ERRO  TA  BERRI  2015-10-16  (Oskorri)

ERRO TA BERRI 2015-10-16 (Oskorri)

CRXyrzBUEAAkRuc.jpg large

OSKORRI taldea “Hauxe da despedidia” agur esateko biran murgildurik dago. Larunbat honetan AITZINA FOLK festibaleko egitarauaren barne Euskal talde mitikoa Gasteizen izango da. Horregatik gaurko Erro Ta Berri berezia izango da. Bere osotasunean, merezi duten bezala, Oskorri eta Aitzina Folk Festibal solidarioari eskainita dago. Hauek dira erabilitako kantak.

1) Oskorri “Gosetea”, 2) Oskorri “Astoarena”, 3) Oskorri “Gaztelugatxe”, 4) Oskorri “Euskal Herrian Euskaraz”, 5) Oskorri “Tirauki”, 6) Oskorri “Zeru hertzetik”, 7) Oskorri & Mikel Laboa “Aita semeak”, 8) Oskorri “Teruelgo bataila”, 9) Oskorri “Argi Oilarra”, 10) Oskorri “Begirakun sorgin bat”, 11) Oskorri & R. Ordorika “Ostatuko neskatxaren koplak”, 12) Fetén Fetén “La  jota del wasabi”, 14) Alos Quartet “We are”.

Entzun
Aste  honetako  ERRO  TA  BERRI-n  Elorrioko  MUSIKAIRE  Festibala

Aste honetako ERRO TA BERRI-n Elorrioko MUSIKAIRE Festibala

musikaireUztailako 4 asteburuetan zehar, sekulako egitarau ederra eskainiko digute Elorrioko MUSIKAIRE Festibaleko antolatzaileek. Batez ere Munduko Musikak izango dira han jorratuko direnak eta herrialde ezberdin askotako proposamenak topatuko ditugu, Sahara, Sierra Leona, Honduras, Niger, …baita EHko proposamenak ere. Aste honetako ERRO TA BERRI-n han izango diren taldeen musikak ezagutu ahal izango dituzu.

ERRO TA BERRI: Ostiralero 15.00etatik 16.00etara

ERREPIKAPENA: Asteazkenetik ostegunera doan gauerdian

Podcast-a

Gaur  Erro  Ta  Berri-n  Pirineos  Sur  Festibala

Gaur Erro Ta Berri-n Pirineos Sur Festibala

cartel2014   Gaur Erro Ta Berri-n aurtengo Pirineos Sur Festibalaren egitarauari gainbegiratua emango diogu.  FEMENINO PLURAL leloak argi iragartzen duenbezala emakumea izango da festibaleko protagonista.  Uztailaren 11 den ostiral honetatik uztailaren 26ra arte Sallent de Gállego-n eta Lanuzan gertatu beharreko  guztiak gaur Halabedi Irratian. ERRO TA BERRI: Ostiraletan 15.00 etatik 16.00 etara. Errepikapena: Astelehenetan 22.00 etan. PODCAST-a

Aste  honetako  Erro  Ta  Berri-n  Eskozia  eta  EEBB

Aste honetako Erro Ta Berri-n Eskozia eta EEBB

escociaBesteak beste, Julie Fowlis, Breabach eta Karine Polwart artistekin emango diogu hasiera aste honetan Eskoziatik egingo dugun txango musikalari. Horren ostean Estatu Batuak bisitatuko ditugu, han Sarah Jarosz, Sarah Shook & The Devil eta Cash sendiko Johnny eta Rossanne topatuko ditugu. Amaitzeko The Melodic, Eels eta Jorge Drexler Urugaikoaren lan berriak ezagutaraziko dizkizuet.

Erro Ta Berri: Ostiralero 15.00etatik 16.00etara.

Errepikapena: Asteleheneko  22.00etan.

Podcast-a.

Tuva  Errepublikako  musika  Erro  Ta  Berrin

Tuva Errepublikako musika Erro Ta Berrin

tuva Tuva Errepublikako Sainkho abeslariak diska berria du kalean. Hori aitzakiatzat hartuta, bere herrialde desezaguneko musikari erreparatuko diogu saioko lehendabiziko zatian. Bigarrenean Tibet, India eta Estatu Batuetako rockero beteranoak zertan dabiltzan jakingo dugu. Neil Young, Bruce Springsteen eta gurean izango den Elliott Murphy izango ditugu protagonista.

Erro Ta Berri: Ostiralero 15.00 etatik 16.00etara

Errepikapena: Astelehenetan: 22.00etan.

Podcast-a

India  eta  Mendebaldeko  Afrika  Erro  Ta  Berrin

India eta Mendebaldeko Afrika Erro Ta Berrin

India izango da saio berri honetan bisitatuko dugun lehendabiziko herrialdea.Bertan besteak beste Anoushka Shankar eta Debashish Bhattacharya-ren lan berriez gozatuko dugu. Gero, Mali inguruko musikariak ere izango ditugu entzungai. Horien artean Tamikrest, Vieux Farka Touré, Rokia Traoré. Euskal Herritik Enekora ezagutuko dugu eta aste honetako kontzertu gomendatua JC. Brooks & The Uptown Sound Arrasaten eskainiko duena da.tamikrest-chatma

Erro Ta Berri: Ostiralero 15.00etan.

Errepikapena: Astelehenetan 22.00etan.

Podcast-a

 

 

Folk-Rock  Estatubatuarra  nagusi  Erro  Ta  Berri-n

Folk-Rock Estatubatuarra nagusi Erro Ta Berri-n

Moriarty talde frantziarrak aste honetan Fugitives diska argitaratu du. Hori entzuteko aukera izango duzu. Horrez gain bada denbora beste nobedade batzuk dastatzeko: Pokey LaFarge, Neko Case, Phosphorescent, Alelah Diane, Richard Buckner… Baita Ruper Ordorikaren azukre koxkor bat ere. Kontzertu gomendatua: Israel Nash Gripka-k Bilboko Azkena aretoan larunbatean eskeiniko duena.

Moriarty--Fugitives---Sortie-du-nouvel-album-le-14-copie-1

Erro Ta Berri: Ostiraletan eguerdiko 15.00etan

Podcast-a

Ahotsa  izango  da  aste  honetan  Erro  Ta  Berri-ko  ardatza

Ahotsa izango da aste honetan Erro Ta Berri-ko ardatza

Dagoeneko sasoiko 4. saioa izango da ostiral honetan entzun ahal izango duzuna.Erro Ta Berrin ahots ederreko abeslariak izango dira protagonista, horrela diska berri batzuk jartzeko aitzakia izango dugu (Pink Martini, Camille, Faraualla, Youn Sun Nah, Bobby McFerrin…), baina baita kanta klasiko batzuk ere (Ella Fitzgerald, Badi Assad…).
Gogoratu zuzenean entzuteko ostiraletan eguerdiko 15.00etan zure betiko uhinetan 107.4-n.

photo

5 orrietatik 1 orria12345

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies