[HALA BEDI ROOM] – Sutan Klan

Hala Bedik transmisio eta sorkuntza artistikorako tarte berri bat jarri du martxan, eta Sutan Klan crewarekin eman dio hasiera. HALA BEDI ROOM du izena proiektuak eta arabar DJentzako erakusleiho izango da, lurraldeko kultura musikala hauspotzea helburu.

Araba eta Nafarroako hainbat Toki Erakundek ekimen instituzional bat jarri dute abian egungo trenbide azpiegituren modernizazioa bultzatzeko

Abiadura handiko linea berriek eragindako 35 Toki Erakundetako ordezkariek manifestu bat adostu dute, egungo trenbide-sarea birpentsatzeko unea iritsi dela ondorioztatuz, salgaien eta bidaiarien garraioari benetako irtenbidea ematearren.

Ez dago arrazoi teknikorik Gasteizko Mendiak parke natural ez deklaratzeko

Otsailean iragarri zuten Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak beste babes figura baten aldeko apustua egiten zutela, eremua hasieran aurreikusitakotik heren batera murriztuta. EH Bilduk salatu du «erabaki politikoa» dela Gasteizko Mendiak parke natural ez deklaratzea.

Trabajadores de SDA Factory reclaman en el Parlamento compromisos por el empleo digno y contra la discriminación

El Comité de SDA ha expuesto la situación que está viviendo la plantilla desde la adquisición de la fábrica de planchas y centros de planchado por parte de B&B Trends y ha requerido a los grupos parlamentarios que se comprometan a defender en empleo de calidad.

Viñaspre, Agirre eta Arriolabengoa, Arabako Bertsolari Txapelketako lehen sailkatuak

Martxan da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Asteburu honetan Amurrion, Guardian eta Trebiñun jokatutako lehen final zortzirenek hiru garaile utzi dituzte: Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa.

Korrika Arabara bueltan: Mendialdea, Trebiñu, Añana eta Gorbeialdean barrena zazpigarren egunean

Hezkuntza Akordioa sinatua ere, publikoaren alde mobilizazioak egingo ditu Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak

Apirilaren 7an, goizeko 9:00etan, Legebiltzarreko atean elkarretaratzea egingo dute.

Pablo Gonzalez askatzeko eskatu dute dozenaka euskal kazetari eta hedabidek

Pablo Gonzalez kazetari bizkaitarraren atxiloketa inkomunikatuaren eta espetxeratzearen aurrean, dozenaka kazetari eta herri komunikabidek manifestu bat egind ute elkartasuna eta babesa adierazteko Pablori eta haren senide, lagun eta kideei; eta espetxeratzea bidegabearen aurrean, “berehala” aske uzteko eskatu dute.

[HALA BIDEO] Gasteizetik igaro da 22. Korrika

Hiru greba egun deitu dituzte Arabako metalaren sektorean maiatzerako, hitzarmen duin baten alde

SEAk “proposamenik gabe” jarraitzen duelako, ELA, CCOO, LAB, USO, CGT eta ESK sindikatuek greba deitu dute maiatzaren 18, 24 eta 26an.

Kultur jarduera ugari egingo dituzte Trebiñun, Korrika igaroko dela eta

Arabako Errioxan Korrika propioa izango dute, Korrikaren babesarekin

Eskualdeko euskaltzaleek apirilaren 9an Vianatik eta Bastidatik zutabe bana abiatuko dute, eta, Guardiara iristean, festa handi bat egingo dute.

Korrika Trebiñura heltzear dagoela, hizkuntza-eskubideen urraketa etengabeak salatu dituzte enklabeko herritarrek

Trebiñu Araba Da plataformak arbuiatu du epaitegien aginduz Trebiñun euskara planak baliogabetu behar izana eta hezkuntza publikoan euskaraz ikasteko eskubidea ukatzea. Trebiñu Araban integratzea eskatu dute, “inposizioaren” gainetik.

Berakah ha cortado el suministro de luz a una familia del Casco Viejo, incumpliendo la moratoria estatal

La familia de Chanila y Robenson, que reside en una vivienda gestionada por Berakah y con dos menores a su cargo, se encuentra sin suministro de luz desde hace una semana y media. Según ha denunciado Auzoan Bizi, el corte de luz incumple la moratoria estatal y vulnera el derecho a una vivienda digna.