Orbain Kultur Elkarteak 15 jarduera antolatu ditu urrian, zazpigarren urteurrena ospatzeko

Arabako adinekoen egoitza pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileen grebak jarraipen handia izan du, sindikatuen arabera

Lehenengo Hitzarmen Probintziala lortzeko laugarren greba eguna egin dute ELAk eta LABek deituta. Gutxieneko zerbitzuak handiak izanda, greba arrakastatsutzat jo dute sindikatuek.

Egungo trenbide-azpiegiturak modernizatu eta aldiriko tren zerbitzu publiko bat martxan jartzeko eskatu dute Arabako hainbat toki erakundeetako arduradunek

Espainiako Gobernuak Araban duen ordezkariekin izandako bilera batean, Madrilgo aurrekontuetan jasota dagoen Trenbide Azpiegiturak Hobetzeko eta Egokitzeko Informazio Azterlana lehenbailehen gauzatzeko eskatu dute.

Atzera bota dute suhiltzaileen LEPko irizpidea, Polizia Zuzendaritzari txosten pertsonalak eskatzea baimenduko ziona

“Parte-hartze prozesua zapuztu” izana egotzi diote Udalari Haurren auzoa martxan jarri zuten gurasoek

Alde Zaharreko Rafa Plazako parke berria inauguratu du gaur Gasteizko Udalak. Prozesua hasi zuten auzokideek uste dute udal gobernuak “bere interesen arabera” erabiltzen dituela herritarren proposamenak.

[HALA BIDEO] Kanpaldia kale gorrian, etxebizitza eskubidearen alde

Ostiraletik larunbaterako gauean, gizarte larrialdietarako zerbitzuen baliabide falta salatzeko kanpaldia antolatu zuen Inor Ez Etxerik Gabe ekimenak, Gasteizko Plaza Berrian. Urriaren 3rako beste batzar ireki bat antolatuko dute.

Alberto Lopez de Lacalle Zaballako espetxera hurbildu dute, Euskal Herritik kanpo zegoen azken preso arabarra

Villabonako espetxetik Zaballara ekarri dute Lopez de Lacalle. Euskal preso politiko arabar guztiak Euskal Herriko espetxeetan daude orain. Alta, iheslariek urrun jarraitzen dute.

Arabako adinekoen egoitza pribatuetako langileek grebara joko dute berriro

Dañada la parte de la placa de Olarizu que condena el franquismo

Autobusak antolatu dituzte Arabatik, SAREk urriaren 8an Illunben antolatutako mobilizazio eta jaialdirako

Sultana Jaya ekintzaile saharrara, Gasteizen

Argentinako Justiziak bertan behera utzi du Martin Villaren auzipetzea gizateriaren aurkako delituengatik

Martxoak 3 elkarteak eta CEAQUAk desadostasuna azaldu dute ministro ohia ez auzipetzeko erabakiarekin. Une honetan auzipetua ez bada ere, Argentinako kereilan inputatuta jarraitzen duela gogorarazi dute gizateriaren aurkako krimenen testuinguruan egindako 12 giza hilketengatik.

Kantoblankora irteera larunbatean, babestu nahi ditugun mendiak ezagutzeko

Superbarriakeko zuzendaritzak atzera egin du: erretiratu egin du Enplegua Erregulatzeko Espedientea

Astearte gauez jakinarazi diete langileei.