Hala Bedik auzitara eramango du Eusko Jaurlaritza, kazetari bati Mozal Legea ezartzeagatik

Hala Bedik auzitara eramango du Eusko Jaurlaritza, kazetari bati Mozal Legea ezartzeagatik

Ia urtebeteko prozesuaren ostean, Mikel Saenz de Buruaga Hala Bediko kazetariari ezarritako isuna berretsi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak: Herritarren Segurtasunerako Legea aplikatu zioten kazetariari Gasteizko Errekaleor auzoan polizia-operazio bat grabatzeagatik. Alegazio guztiak baztertuta, Mozal Legeak zigortutako Euskal Herriko lehen kazetaria izango litzateke Saenz de Buruaga.


Hala Bedik iragarri du «amaierara arte» iritsiko direla, «informazio-askatasunaren aurkako erasoari» aurre egiteko. Salatu dutenez, «Ertzaintzak egindako txosten faltsu bat» da erasoaren oinarria, eta horregatik administrazioarekiko auzi-epaiketara joko dute ebazpen zehatzailearen aurka.

Eusko Jaurlaritzaren jokabidea gogor kritikatu dute, «eskubide zibil eta politikoak urratzen dituen lege bidegabe bat» aplikatu duelako eta «muntaia polizial bati babesa» eman diolako. Eusko Legebiltzarrak aipaturiko legea ez aplikatzeko konpromisoa hartu zuela gogoratu dute.

Prozesu administratibo «kafkarra» bizi izan dutela adierazi dute eta defentsarako eskubidea urratu egin zaiela uste dute, izan ere, aurkezturiko froga guztiak ukatu dizkiete, ikus-entzunezko fitxategiak eta polizien bertsioa auzitan jartzen duten lekukoen adierazpenak tarteko.

Gainera, zigor-eskaera muntaia poliziala delakoan daude, «zalantzarik gabe». Gertaeren egunean bertan antolatutakoa baino, gerora eraikitako akusazioa dela uste dute, «Errekaleorren egindako kazetaritza-lanaren zigor gisa» eta egun hartan pairatutako erasoaren ondoren egindako «salaketa publikoaren mendeku gisa».

Gertakariak berreraikitzen Isilaraziak, kolpatuak eta, gainera, zigortuak

Baina zer gertatu zen benetan Errekaleorren, 2017ko maiatzaren 18ko goiz hartan? Zergatik zigortu zuten Hala Bediko kazetaria bere lana egiten ari zen bitartean? Zergatik egin zioten eraso lanean ari zela? Zergatik ez zioten egunean bertan jakinarazi zigorra? Nola liteke polizia-txostenetan bere kazetari-izaera ez aipatzea, prentsa-txartelarekin identifikatu ondoren ere?


Erasoaren ostean, honela gelditu zen Hala Bediko kazetariak zerabilen telefonoa.

Maiatzaren 18 hartan, Hala Bediko bi kazetarik egin zuten Errekaleorren gertatu zenaren jarraipena goizean goizetik, Errekaleor auzo okupatuan polizia-operazio abiatu zela jakinda, argindar-mozketa egin behar zutela-eta. Egun hartan argitaratutako eduki guztiak erraz aurki daitezke oraindik sarean: minutuz minutuko jarraipena sare sozialetan, telefono bidezko zuzeneko konexioak edota egun haietan milaka ikustaldi izan zituen bideoa bera.

12:30ean, Mikel Saenz de Buruaga Hala Bediko kazetariari eraso egin zion ertzain batek, kazetaria poliziaren jarduna sakelako batekin grabatzen ari zen bitartean. Ertzain berak bota zuen sakelako telefonoa lurrera, nahita, eta txikituta geratu zen.

Horren ondoren, Hala Bediko bi kazetariek polizia identifikatzea eskatu zuten, eurek uneoro prentsa-txartelak eskuetan zituztela. Jasotako erasoagatik azalpenak ere eskatu zizkioten operazioaren buru ziren ertzainetako bati. Hori hala izanik ere, kazetariak eurak izan ziren azkenean identifikatu bakarrak.

Hala Bediren adierazpen publikoa, maiatzaren 18ko erasoa salatzeko.

Mikel Saenz de Buruagaren kasuan, Ertzaintzak prentsa-agiria kendu zion, baita NA ere, inolako azalpenik eman gabe. Azkenean, ertzain-buruak bi agiriak itzuli zizkion, eskuz idatzitako paper batekin batera, ustez erasoaren erantzulearen identifikazio-zenbakia idatzita jasotzen zuena. Une hartan, ertzain-buruak iruzkina ere egin zuen: «Ezagutzen zaituztegu. Badakigu ingurune erradikalekoak zaretela».

Hori gertatu bitartean, kazetariak ez zuen izan jokabide ezegokia izatearen berririk, eta inork ez zuen adierazi isuna ezartzeko asmorik. Areago, arratsalde hartan bertan, gertatutako guztia salatzeko komunikatua kaleratu zuen Hala Bedik.

Bideo honetan ikus daiteke kazetaria Errekaleorren egon zela goiz osoan kazetaritza-lan hutsa egiten, polizia-hesiaren atzean: sakelako telefonoarekin grabatzen, sare sozialetan irudiak zabaltzen eta irratiarekiko telefono-konexioak egiten, berriemaile gisa.


Ertzaintza iritsi eta minutu gutxira, beste polizia-hesi bat ezarri zuen Errekaleorreko sarreran eta, horren ondorioz, beste hedabide batzuetako kazetariek ezin izan zuten gertatutakoaren berri eman bertatik bertara. Hala salatu zuten haietako askok auzoaren sarreran bertan; areago, batzuek Hala Bediren irudiak ere erabili zituzten gertatzen ari zenaren berri emateko.

Kafkaren neurriko prozesua Mozal Legearen eta prozedura administratiboen labirintoa

Hala Bediri Mozal Legea ezarri izana salatzeko pankarta.

Uztailean, baina, Errekaleorreko gertakariak izan eta bi hilabetera eta aldez aurreko inolako berririk gabe, Eusko Jaurlaritzak jakinarazpena igorri zion kazetariari: 602 euroko isuna ezarri zioten, Herritarren Segurtasunerako Legearen urraketa larriagatik, Mozal Legea izenez ezagutzen dena urratzeagatik, alegia.

Espediente zehatzaileak polizia-txosten bat zuen oinarri eta, bertan jasotakoaren arabera, Hala Bediko kazetariak aipaturiko legearen 36.6. artikulua urratu zuen, «autoritatearekiko desobedientzia edo erresistentzia» baliatuta, ustez maiatzaren 18ko Errekaleorreko polizia-hesia gainditu zuelako.

Euskal Herriko kazetarien elkarte nagusien adierazpena.

Akusazioa uneoro ukatu dute Hala Bedik zein kazetariak berak, eta «mendekutzat eta informazio-askatasunaren aurkako erasotzat» jo dute isuna.

Une hartan, Hala Bediko asanbladak erasoari kolektibo gisa erantzutea eta publikoki salatzea erabaki zuen, «desobeditzeko asmoa» adieraztearekin batera: isuna ez zutela ordainduko jakinarazi zuten, baita azken ondorioetaraino errekurrituko zutela ere. Asanblada horrek berak jarri zuen erantzun hori mahai gainean «bidegabekeria» baten aurreko erantzun gisa, «legea bera ez delako bidezkoa eta egotzitako gertakariak faltsuak direlako».

Elkartasuna eta hedabideetako oihartzuna oso handiak izan ziren, Mozal Legea euskal kazetari bati aplikatzen zioten bigarren aldia baitzen (Axier Lopez Argiako kazetaria izan zen lehena; isuna kendu zioten azkenean). Kolektibo eta elkarte askok eman zioten babesa Hala Bediri eta zigortuari berari, eta isuna «prentsa-askatasunaren urraketa» gisa hartu zuten:

PDLIk Herritarren Defendatzaileari aurkeztutako kexa.

  • Uztailaren 28an, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak komunikatu bateratua kaleratu zuten «informazio-eskubidearen aurkako eraso zuzena» salatzeko.
  • Informazio Askatasunaren Aldeko Elkarteak (PDLI) ere kexa aurkeztu zion Espainiako arartekoak, «informazio-askatasunaren aurkako isunak arau-hauste generikoen artean ezkutatzea» salatzeko eta isun horien «neurri gabeko hazkundea» agerian uzteko.
  • Abuztuan, Espainiako Herritarren Defendatzaileak jarduketak abiarazi zituen, PDLIren kexaren haritik. Aldi berean, Hala Bedik EAEko Arartekoarekiko kontaktuak egin zituen, eta horrek baieztatu zuen Herriaren Defendatzaileak espediente bat ireki zuela.
  • Orain gutxi, PDLIk auziaren berri eman du ‘2017, el año de los delitos de opinión’ txostenean.

Abuztuan, Hala Bediko kazetariak lehen errekurtso administratiboa ipini zuen. Gerora, zortzi hilabeteko prozesuaren eta sei jakinarazpen ofizial eta bost errekurtsoren ondoren, joan den martxoaren 28an, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehapen-ebazpenaren jakinarazpena igorri zuen: Mikel Saenz de Buruagaren aurkako isuna baieztatzen zen bertan.

Prozesu osoan kazetariak «indefentsio-egoera» pairatu duela salatu du Hala Bedik, baita isunaren arrazoia «goitik beherako gezurra» direla ere. Hala, beste hainbaten artean, «jakinarazpen-helegite-jakinarazpen labirintoan zehar etengabeak» izan diren elementuak kritikatu ditu. Hona horien laburpena:

Segurtasunerako Kontseilariordearen ebazpena, Hala Bedik jarritako azken errekurtsoa ukatuz / 2018ko martxoa

  • Espedienteak ez ditu egiaztatzen isunaren oinarri diren gertakariak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ukatu ere egin du Saenz de Buruaga bere prentsa-agiriarekin identifikatu zenik, eta Hala Bedik salatu duenez, «gai horren inguruan gezurretan aritzea bereziki larria da, hainbat pertsonak ikusi baitzuten hala izan zela».

  • Hala ere, behin eta berriz jo da Herritarren Segurtasunerako Legearen 52. artikulura, zeinak honakoa dioen: «Gertaeren lekuko izan diren agintaritzako agenteek eginkizunak betez egindako salaketak, atestatuak edo aktak –salatutakoek horiek ukatzen badituzte agenteek berretsi ondoren– oinarri nahikoa izango dira dagokion ebazpena hartzeko». Betiko «euren hitza zurearen aurka», baina muturrera eramanda, ez baitu ematen inolako aukerarik kontrakoa demostratzeko. Areago, behin eta berriz eskatuta ere, defentsak ez du oraindik jaso salaketa ipini zuten polizien berrespen-akta, eta hori ezinbestekoa da aipaturiko 52. artikulua aplikatzeko.

Urraketa “frogatutzat hartzen da”, ‘Mozal Legearen’ 52. artikuluaren arabera.

  • Ukatu egin dira aurkezturiko bi lekukoen idatzizko deklarazioak eta horien inpartzialtasuna auzitan ipini da, Hala Bediko lankideak direla argudiatuta. Horietako bat gertatutakoaren lekuko zuzena izan zen, eta bestea erredakzioan zegoen, isuna jaso duen kazetariarekiko etengabeko kontaktuan. Era berean, kazetaria bere lana egiten ari zela frogatzen duten audioak ere badaude, Hala Bedi irratiarekin zuzeneko hainbat konexio egin baitzituen egun hartan.

  • Froga gisa aurkezturiko bideoaren balioa ere ukatu egin da, ez dituelakoan gertakariak «bere osotasunean» jasotzen. Hala Bediren esanetan, hori esatea «bideoaren edukiaren aurrean ez ikusiarena egitea da, ahaztu gabe behin betiko froga gisa balioko lukeen bideo bakarra txikitutako sakelakoarekin grabatutakoa izango litzatekeela».

Hala Beditik salatu dutenez, «formula argia da: erruduna da, kontrakoa demostratzen ez bada». Horregatik, gaitzespen argia egin dute: «Isuna salatu nahi dugu, baina baita prozesu administratibo zehatz hau ere, eta Mozal Legea, orokorrean». Prozesua «gezur baten gainean eraikitakoa» dela uste dute eta «amaieraraino» iritsiko direla adierazi, «bidegabekeria gauzatu ez dadin».

Isildu gabe, mozalik gabe. Adierazpen askatasunaren alde

Mozal Legearen kontrako manifestazioa Gasteizen, 2017ko uztailean, indarrean sartu zenetik bi urte bete zirenean.

Ez da kasu bakarra. Mozal Legearen bitartez zigortutako lehen euskal kazetaria izango litzateke, baina Eusko jaurlaritzak 8.000 alditik gora aplikatu du legea 2016ko uztailetik, legea ez aplikatzeko konpromisoa hartu zuen arren. Gainera, eskubideak urratzeko erabiltzen da: eskubide zibil eta politikoak eta adierazpen-, prentsa- eta informazio-askatasuna daude jokoan.

Honela erantzuten dio Eusko Jaurlaritzak informazio askatasunaren urraketa baten salaketari: zazpi lerrotan.

Ez da kazetari baten aurkako erasoa, baizik eta Hala Bediren aurkako erasoa, Errekaleorren aurkakoa, herri-mugimenduaren, disidentzia politiko eta sozialaren aurkakoa eta, batez ere, informazio-askatasunaren aurkakoa. Hala Bedik salbuespenezko legea desobeditzea erabaki zuen kolektibo gisa, eta horren arabera jardungo du hemendik aurrerakoan ere, akusazioa faltsua delako eta legea bera bidegabea delako, demokrazia baten oinarrizko askatasunak arriskuan ipintzen dituelako, azken batean. Herritarrei informazio osorako sarbidea ukatzen dien eta kazetaritza-lana oztopatzen duen sistema bat ezin da sistema demokratikotzat jo.

Hala Bedik ez du onartuko zentzugabekeria honen oinarrian dagoen premisa: polizia baten lekukotza froga gisa onartzeak poliziak bere lana profesionaltasunez egiten duela onartzea dakar, eta kazetariak, aldiz ez. Egoera onartezina dela adierazi dute Hala Beditik, informazio-askatasuna arriskuan ipintzen baitu eta informatze-lana auzitan ipintzen baitu. Xehetasun hori kontuan hartzen ez bada, poliziei edozein gehiegikeria egiteko aukera eman dakieke bere gustuko ez diren kazetari edo hedabideen aurka.

Datozen asteotan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ipiniko du Hala Bedik ebazpen zehatzailearen aurka. Hala, bide juridiko guztiak agortzeko asmoa adierazi dute, baita epaiketara jotzeko asmoa ere, euren informatzeko askatasuna defendatzeko ez ezik, informazio-aniztasunerako eskubide kolektiboa defendatzeko ere bai.

Gainera, datozen egunotan, Hala Bedik agerraldia egingo du Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean informazio-askatasunaren aurkako erasoa salatu, isuna bertan bahera utzi eta Eusko Legebiltzarrari Mozal Legea ez aplikatzeko konpromisoa bete dezan exijitzeko.

Bitartean, euren lana egiten jarraituko dutela esan dute, orain arte egin duten bezala, horixe izango baita bidegabekeriaren aurkako desobedientzia-ekintzarik eraginkorrena.

Isildu gabe, mozalik gabe.

Eurengatik, guztiongatik.

‘Harrikada’, Alemaniako azpikultura elektronikoa gurera ekarriz

‘Harrikada’, Alemaniako azpikultura elektronikoa gurera ekarriz

Alemaniako azpikultura elektronikoak bere tartea izango du Araban, Euskal Herrian horrelako giroak sortzeko eta herrialdeen arteko zubi lana bultzatu nahian. Jaialdia irailaren 7tik 9ra izango da Garaionen, eta maiatzean zabalduko dute kartela.

Harrikada jaialdia aurkeztu dute ARTgia sorgune & aretoan. Jaialdiaren izen berdina daukan elkartea 2017. urtean sortutako kultur elkartea da, musika elektronikoarekin eta artearekin lotura duten ekitaldiak sustatu nahi dituena. Jaialdia irailaren 7tik 9ra ospatuko da, Garaionen. Hala ere, data hurbildu ahala, xehetasun gehiago emango dituzte jakitera. 

Hasiera batean, Alemanian dagoen azpikultura elektronikoak “liluratuta”, Euskal Herrian horrelako giroak sortu eta herrialdeen arteko zubi lana bultzatu nahi dute, hemengo DJ zein sortzaile gazteak hara ezagutzera emanez eta hangoak hona ekarriz.

“Berlingo club eta jai giroan egon ostean, Euskal Herrian bertan ikusi zein sentitutakoa azaltzen saiatzen ginenean jendeak erotuta geundela esaten zigun”, azaldu dute. “Egun batean hangoa hona ekarri nahi genuela azaldu genuenean, buruan sekulako harrikada genuela esan ziguten”. Hortik ‘Harrikada Festibala’ sortzearen erabakia.

Bertako produktuak eta ingurumenarekiko errespetua

Errespetuan oinarritutako festibal bat sortu nahi duten heinean, ingurumenarekiko errespetuz jokatu nahi dute, bai produktuei dagokienez eta bai hondakinei dagokienez: “Bertako produktuak erabili eta bultzatuko ditugu”.

Era berean pertsonekiko errespetu osoa duen festibal bat izango da, beraz, arraza, generoa, jatorria, etnia, erlijioa, gorputz ez normatiboa, aniztasun funtzionala edo sexu aukera dela eta sortutako jarrera negatiborik ez dute onartuko. “Festibal irekia izan nahi dugu, errespetuz jokatzen duena zentzu guztietan, bakoitza den modukoa izan dadin eta pertsona gisa garatzeko eta ondo pasatzeko aukera izan dezan”.

Maiatzean zabalduko dute kartela eta orduan hasiko dira txartelak: antolakuntzaren webgune propioan egongo dira salgai. Baina, Euskal Herriko lehenengo zita ez da irailean izango: ekainaren 8an, Gasteizko Gaztetxean, proiektua aurkeztuko dute. Informazioa edo proposamenak helarazi nahi izatekotan, email bat jarri dute martxan: info@harrikada-festibala.com.

El PP intenta justificar su soledad a favor de la dispersión atacando una entrevista

El grupo juntero del PP ataca a la revista ‘Herrian’ de Asociación de Concejos de Álava por hacer una entrevista a la madre del preso político de Araia Igor Martínez de Osaba. El miércoles, casualmente, se debate una moción contra la dispersión en las Juntas Generales de Araba.

La revista ‘Herrian’ es un ejemplar de la ACOA, Asociación de Concejos de Álava, que sale a la luz pocas veces al año. Entre los contenidos que suelen tratar se encuentran temas sociales, políticos o culturales. En el último ejemplar, el primero de 2018, hay una entrevista a la madre del preso político de Araia, Igor Martínez de Osaba. Una entrevista, como tantas otras, a una familiar que tiene que sufir la dispersión que ya se ha llevado por delante la vida de 16 personas en la carretera. La última, la de la madre de la compañera de Unai González, que murió en la carretera cuando iba a visitar al expreso alavés a Zaragoza.

Curiosamente, esta entrevista fue publicada ya hace semanas, pero el PP ha decidido sacarla ahora a la luz para justificar su soledad a favor de la dispersión. Es más, atacan también al entrevistador, Iker Zubia, justificando que éste también estuvo en prisión acusado de ser miembro de ‘Gestoras Pro Amnistia’.

Y es más. Esta denuncia llega apenas horas antes de que se vote en las Juntas Generales de Araba una moción contra la dispersión.

Además, la portavoz del Partido Popular en las Juntas Generales de Álava, Ana Morales, dice no descarta llevar a los tribunales esta entrevista bajo la acusación de “enaltecimiento del terrorismo”, una opción que desde el grupo juntero “se está estudiando”.

Araba y la dispersión, cifras que poco varían a final de año

La dispersión contra el colectivo de presos y presas políticas vascas ha cumplido 28 años. Un castigo añadido, entre otros muchos, a las propias personas y en particular a sus familiares y allegadas.

En Araba, hoy en día, son 25 los presos y presas políticas vascas: 22 están en cárceles españolas y 3 en cárceles francesas. 22 son hombres y 3 de ellas son mujeres. De estas personas, cuatro pasan ya los 60 años de edad. Además de ello, otras tres personas llevan más de 20 años en prisión.

Si echamos la vista atrás, en el año 2007, el EPPK tenia 43 presos y presas políticas alavesas: 3 eran mujeres y 40 eran hombres. 

La dispersión en kilómetros

Solo una de estas personas se encuentra en Euskal Herria; no hay una sola presa más de Araba que se encuentre encarcelada en una prisión vasca. Haciendo cinco bloques, la dispersión en kilómetros en Araba se podría resumir de esta manera:

  • Seis de ellas entre 800 y 1000 kilómetros.
  • Siete de ellas entre 600 y 800 kilómetros.
  • Ocho de ellas entre 400 y 600 kilómetros.
  • Cinco de ellas entre 200 y 400 kilómetros

Si calculamos la media en kilómetros, estas 25 personas presas están a una media de 648 kilómetros de sus hogares. Dicho de otra manera: cada familiar o allegada de una presa política alavesa debe realizar alrededor de 1300 kilómetros para una visita que muchas veces se reduce a 40 minutos tras un cristal.

En el año 2007, de los 47 presos y presas políticas alavesas tres se encontraban en cárceles vascas: el 93% de ellas estaban dispersadas en cárceles del estado español y del estado francés. Varía también la media de kilómetros; si hoy en día se encuentran a una media de 648 kilómetros, hace diez años se encontraban más cerca, a 628 kilómetros de sus hogares. Estas personas alavesas, al igual que el global del colectivo EPPK, se encuentran más lejos de Euskal Herria que hace 10 años o hace 5 años, cuándo ETA anunció el cese definitivo de su lucha armada.

Los 25 presos y presas políticas de Araba están a una media de 648 kilómetros de sus hogares

Un ejemplo más. Pongámonos en la situación de que la amiga de una de estas 25 personas visita a su compañera un fin de semana si y otro no, un total de 25 fines de semana al año. Utilizando la media que hemos sacado, la amiga, al final del año, habrá hecho 35.500 kilómetros, justo los kilómetros que se necesitan para dar la vuelta entera al planeta. Una vuelta al mundo para un total de 16 horas de visita tras un cristal y por telefonillo.

Las más pequeñas también lo sufren

Una de las partes más duras de la dispersión es la de las más pequeñas. Un total de 38 niñas y niños alavesas sufren la dispersión todos los fines de semana. De estas 38 menores de edad, 10 son hijas o hijos de alguna presa política, lo que supone una carga emocional añadida que tiene repercusión en su día a día: desde la ikastola hasta la hora de relacionarse con el resto de compañeras en la infancia o en la adolescencia. Muchas de estas personas han nacido conociendo la cárcel desde el primer fin de semana de sus vidas.

La parte más cruel de una ruleta rusa que sigue presente

De las 16 personas que han muerto en los 28 años que lleva en vigor la política de dispersión, cuatro de ellas son alavesas. Cuatro ciudadanas alavesas han perdido la vida en la carretera de camino a cárceles que se encuentran en el estado español o en el estado francés.

Pilar Arsuaga y Alfonso Isasi, de Laudio; Ruben Garate, de Otxandio, y Natividad Junko, de Gasteiz. Cuatro personas, que hasta el día de hoy, no son reconocidas cómo víctimas.

Arabako Osakidetzan arauz kontrako kontratazioa egiten ari direla frogatu dute

Arabako Osakidetzan arauz kontrako kontratazioa egiten ari direla frogatu dute

Arabako Osakidetzako LAB sindikatuko delegatuek zentroetan egiten diren iruzurretan oinarritutako kontratazioa frogatzen duen txostena aurkeztu dute. Hain zuzen ere, 8.000 bidegabeko kontraturekin, Enplegu Publikoko Eskaintzara atera beharko liratekeen 400 lanpostu baino gehiago ezkutatzen ari dira. Lanpostu hauek egiturazko plantillan egon beharko lirateke.

Araba ESIko LAB sindikatuko ordezkariok 2017an egindako kontratazio guztiaren azterketa egin dute, eta horren emaitza txosten batean aurkeztu dute. Datuak “eskandaluzkoak” direla salatu dute eta “emergentziazko egoeraren aurrean erantzukizunez jokatzea eskatzen dute”, adierazi du LAB sindikatuak.

“Zerbitzuaren beharrei” erantzuteko kontratuak kontratazio guztiaren %54a dira txosten honen arabera eta Araba ESIko 400 plaza ezkutatzen dituzte. LABek sute duenez, plaza hauek ohiko egituran txertatu beharko lirateke eta barne mugikortasun eta EPE prozesuetan eskaini.

Arabako datuak estrapolatuz gero, gaur egun 2016-2017rako bideratzen ari den EPEaren tamainako beste EPE bat egin ahalko litzateke ezkutuan dituzten plaza guzti horiekin.

Egindako 15.000 kontratuetatik 8.000k erakusten dute “prekarietatearen aldeko apustua egiten ari dela Osakidetza”. Kontratazio koiunturala edo zerbitzuaren beharrak betetzekoa, aldi baterako kontratazioaren %54a da, orokorrean. Kategoria guztietan antzeko egoera ematen da, urte guztian zehar. Osasun mentalaren arloan %36koa da. 

Adierazi dutenez, 2015 eta 2016 urteko datuak aztertu nahi dituzte, baina urte horietan igorri dizkieten txostenak “osatugabeak eta gardentasunik gabekoak” dira. 

Osasun Mentalean “opakotasunak”

Araba ESIko kontratazio txostenari buruz gardentasun eza aipatu duten moduan, Arabako Osasun Mental Sarearen txostenaren kasuan opakutasuna aipatu dute. “Ematen dizkiguten datuekin ezinezkoa zaigu zerbitzu beharrak betetzeko egindako kontratazioen atzean dauden ezkutuko lanpostuak antzematea”.

Argibideak ematea eskatzen duten ehunka egoera irregular antzeman dituzte, eta argibide horiek eman ditzatela espero du sindikatuak.

Zerbitzuek behar dituzten lanpostuak Osakidetzak bere gain hartu behar dituela uste du LABek, “egiturazko kodeak esleituz, plazak sortzeko”. 

“Larrialdi egoeran gaude, osasun sistema inoiz baino ahulago dago, oinarri ahulak ditu azken urteetan eremu pribatua sortzen ari den lurrikararen aurrean”, gaitzetsi dute.

 

El Ayuntamiento de Gasteiz compara los carteles de la Huelga Feminista con los del “circo o las ferias outlet”

El Ayuntamiento de Gasteiz compara los carteles de la Huelga Feminista con los del “circo o las ferias outlet”

“También se abren este tipo de expedientes a los carteles del circo o a las ferias de outlet que habitualmente solemos ver en la ciudad”. Estas han sido las explicaciones del Ayuntamiento de Gasteiz al ser preguntado por las multas impuestas al Movimiento Feminista por colocar carteles llamando a la Huelga Feminista del 8 de Marzo.

“También se abren este tipo de expedientes a los carteles del circo o a las ferias de outlet que habitualmente solemos ver en la ciudad. Como Ayuntamiento, actuamos igual con todo el mundo”, son declaraciones del Departamento de Medio Ambiente y Espacio Público del Ayuntamiento de Gasteiz a Público. Se refieren a la sanción que dio a conocer el Movimiento Feminista de Gasteiz por colocar carteles llamando a la Huelga Feminista del 8 de Marzo.

Sin embargo, no saben especificar el motivo por el que han impuesto esta sanción 750 euros a Bilgune Feminista cuando eran unos carteles firmados por Euskal Herriko Mugimendu Feminista. En concreto, fueron sancionadas por colocar estos carteles.

Más multas

Pero éstas no fueron las únicas sanciones económicas impuestas por el Ayuntamiento de Gasteiz. Según dio a conocer el Movimiento Feminista de Gasteiz, otras dos personas han sido sancionadas con un total de 700 euros por hacer propaganda de la jornada histórica del 8 de Marzo. Un total, por lo tanto, de 1.450 euros.

Las protagonistas de esta jornada, han querido dejar unos cuantos puntos claros al respecto:

  • Seguirán denunciando multas y represalias tomadas por el Ayuntamiento contra el Movimiento Feminista.
  • Subrayan las contradiciones del Ayuntamiento, “quien declaraba la voluntad de reconocer el trabajo del Movimiento Feminista y asociativo de mujeres y ha acabado multándonos”.
  • Denuncian que en el momento el que el feminismo queda fuera del foco mediático, el Ayuntamiento de Gasteiz criminaliza el mismo movimiento. Es por ello que le exijien explicaciones.

 

”Erlazionatutakoak”

Se acabó: Mohamed Salah vuelve a Gasteiz

Se acabó: Mohamed Salah vuelve a Gasteiz

El secretario de ‘Sahara-Gasteiz’ ha conseguido volver a la capital alavesa tras más de cuatro meses de agonía. Decenas de emails con la noticia de Hala Bedi explicando su caso fueron enviados al consulado español y cuatro días después fue citado para recibir su pasaporte.

El 7 de abril, Hala Bedi daba a conocer la noticia: Mohamed Salah, secretario de ‘Sahara-Gasteiz’ se encontraba “encerrado” en en territorio argelino tras perder su tarjeta de residencia. Salah es un ciudadano nacido en el Sahara Occidental, pero que vive en Gasteiz desde hace años. A finales de diciembre, en la época de navidades, emprendió un viaje a Argelia con el fin de visitar  los campamentos de refugiados saharauis en Tinduf (Argel) con la intención de regresar el día 5 de enero. A pesar de ello, el viaje duraría más de lo esperado: estuvo más de cuatro meses en tierras argelinas.

Y es que, el 27 de diciembre perdió su tarjeta de residencia española, algo que, en cualquier otro caso, se suele solucionar de una manera normal. Nada más perderla, se puso en contacto con el consulado español en Argel y le pidieron unos requisitos que presentó. Es más, tras 20 días esperando, le dieron una nueva cita -adjuntada en la imagen inferior-.  

De nada sirvió darles a conocer que en Gasteiz se encontraba su familia: tres niños que ostentan la nacionalidad española, uno de ellos nacido hace apenas una semanas. Además, cabe añadir que su madre también tiene nacionalidad española y sufre parálisis.

Se acabó

Según ha podido saber esta casa, una vez publicada la noticia decenas de emails llegarón a la bandeja de entrada del consulado español. Tras cuatro meses de agonía y solo cuatro días después de la publicación de la noticia, Salah era citado en el consulado para recibir el visado. Solo ha necesitado esperar unos días y poder coger el avión que le ha traído a Araba.

 

‘De Miguel’ auzia: kopiatzeko lezioak Euskal Herritik

‘De Miguel’ auzia: kopiatzeko lezioak Euskal Herritik

Cristina Cifuentes Madrilgo Autonomia Erkidegoko presidentearen curriculumak bereganatu du medioen atentzioa, nola Espainiako Estatuan hala Hego Euskal Herrian. Baina ez dugu iberiar mesetara joan behar administrazio publikoa zipriztintzen duten sinadura faltsuak eta azken orduan “fabrikatutako” dokumentuak aurkitzeko. Hemen bertan, Ebroren alde honetan, egunotan ikusi dugu hori De Miguel auziaren epaiketan.

Argia.eus bidez

eldiarionorte.es

Fokua Madrilgo PPko buruzagiaren aferan jarrita dugun bitartean, Euskal Herrian inoiz epaitu den ustelkeria kasu handienaren saioak aurrera doaz Arabako Justizia Jauregian. Joan den astean, Alfredo De Miguelek sorturiko enpresa-sareari (Kataia Consulting, Errexal eta Ortzi Muga) Eusko Jaurlaritzako Gazteria sailetik 2006-2009 artean nahierara adjudikatutako kontratuak aztertu dituzte.

Orduan Gazteriako zuzendari zen eta egun auzipetuta dagoen Xabier Sánchez Roblesen defentsak hainbat dokumentu aurkeztu ditu 210.000 euroko ordainketa horiek justifikatuta zeudela frogatzeko Eusko Jaurlaritzaren zigiluarekin. Baina Eusko Jaurlaritzak berak ezeztatu egin du halako dokumentaziorik erregistraturik duenik, eta fiskalak berak, zigiluen grafia konparatuz demostratu du faltsuak direla, Iker Rioja kazetariak Eldiarionorte.es egunkarian argitaratu duenaren arabera. Hau da, dokumentuak asmatutakoak izan daitezkeela.

De Miguel auziaren epaiketa 2018ko urtarrilaren 8an hasi zen eta 26 lagun daude auzipetuta, horietako gehienak Arabako EAJri estuki lotuak eta erakunde nahiz sozietate publikoetan kargu garrantzitsuak izandakoak; Alfredo De Miguel bera Araba Buru Batzarreko idazkari izan zen eta aldundiko Lurralde Administrazioko arduradun, ustezko iruzurra diseinatu zutenean.

Auzian giltzarri izan da Ainhoa Alberdi enpresari eta abokatuaren lekukotasuna. Berak azaleratu zuen iruzurra, 100.000 euro ordaintzeko “xantaia” salatu zuenean. Martxoaren 5ean epaiketan deklaratu zuenean Adi! Arabako Ustelkeriaren Kontrako Elkartearen babesa izan zuen: “Lekukoak jasan dituen mendeku, presio eta deskalifikazio pertsonalak ez dira nolanahikoak izan”, azaldu zuten.

Izan ere, deigarria da aparatu jeltzalearen jarrera: inplikatutako bere kideei afiliatu agiria entregatzeko eskatzera mugatu den bitartean –abokatuak eta enplegua falta ez zaizkielarik– lekukoak edo fiskalaren lana zalantzan jarri ditu “ondorio politikoak kopiatzen” dituela esanez, Joseba Egibarren hitzetan. Kopiatzen lezioak emateko baleude sikiera…

Gazako sarraskia salatu du BDZ taldeak Gasteizen

Gazako sarraskia salatu du BDZ taldeak Gasteizen

Gasteizko BDZ taldeak deituta, elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, Israelen jarrera suntsitzailea salatzeko eta boikoterako deia egiteko.

Iragan martxoaren 30ean; Palestinako Lurraren Egunarekin batera; palestinarrek “Itzulerako Martxa Erraldoia” izeneko kanpainia jarri zuten abian. Protesta ibilaldi hori ekimen herrikoi asanbleario batek bultzatu zuen eta helburua jaioterrira bueltatzeko eskubidea aldarrikatzea zen, halaxe onartzen baitie NBEaren 194. ebazpenak. Gazan hamarnaka mila lagunek egin zuten bat protestaldiekin, eta lurralde okupatuekiko mugako marra berdera iritsitakoan, armada okupatzailearen frakotiratzaileen eraso indiskriminatua pairatu zuten.

Palestinarrei elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egin dute Gasteizen, BDZ taldeak deituta. Gainera, erasotzaileek ordura arte erabili gabeko munizio mota suntsitzaile berria baliatu izana salatu dute. Izan ere, emaitza zeharo lazgarria da: 20 hildako inguru eta 1000 zauritutik gora.

Handik astebetera, armada sionistak beste triskantza bat burutu zuen armarik gabeko manifestarien kontra, eta 32ra iritsi zen hildakoen kopurua eta 2.500ra zaurituena. Okupazio ejerzitoa, inpunitate osoz jokatzen duela dakienez, kazetarien aurka ere oldartu zen. Tiroketan Yaser Murtaja kazetari gazatarra erail zuten, prentsako identifikazioa agerian eraman arren. “Itzulerako Martxa Erraldoiaren” bultzatzaileek maiatzaren 15 arte luzatuko dituzte protestaldiak, orduan oroitzen baitute palestinarrek Al Nakba eguna, mugimendu sionistak Palestinako lurretan Israelgo estatua alde bakarrez aldarrikatu zueneko 70. urteurrena.

Zentzu honetan, konpromisoen beharra azpimarratu dute: “Historiak erakutsi digu, Hego Afrikako apartheid erregimenaren aurkako kanpainian bezala, boikot ekimen global batek bere xedea lortuko badu, eragile guztien konpromezua behar duela, nazioarteko erakundeena eta azken udalarena, baina baita gizarte zibil solidarioarena ere”.

“Israel eta haren ordezkarien aurkako boikota, beraz, ez da soilik legala eta zilegia; beharrezkoa ere bada; egunen batean armarik gabeko manifestariak eta kazetariak inongo kupidarik gabe tirokatu eta erailtzen dituen apartheid erregimen ankerra bertan behera erortzen ikus dezagun”, amaitu dute.

Hala Bedi dará a conocer novedades importantes respecto a la Ley Mordaza impuesta por el Gobierno Vasco

Hala Bedi dará a conocer novedades importantes respecto a la Ley Mordaza impuesta por el Gobierno Vasco

Se cumple casi un año desde que el Gobierno Vasco impusiese la Ley Mordaza a un periodista de Hala Bedi por dar cobertura del corte de luz por parte de la Ertzaintza e Iberdrola en el barrio de Errekaleor. Ese mismo día, Hala Bedi fue el único medio que pudo contar lo que estaba pasando desde dentro.

Es por ello, que la asamblea de Hala Bedi, por unanimidad, decidió no pagar la multa. Denunciaban que “quieren poner la mordaza a nuestro trabajo, a nuestro derecho a informar”.

Hala Bedi ya anunció que llegaría “hasta el final” para hacer frente a lo que considera “un ataque a la libertad de información”. Cabe recordar que Mikel Sáenz de Buruaga fue el priemr periodista multado por la Ertzaintza en base a la Ley Mordaza.

Estas novedades, las darán a conocer el míércoles 18 en un desayuno con la prensa en el que estarán acompañadas por Eleak/Libre dinamika. Será a las 09:00 en Hala Bedi Taberna.

”Erlazionatutakoak”

Ikus-entzunezko sorkuntzan trebatzeko aukera, bidean

Ikus-entzunezko sorkuntzan trebatzeko aukera, bidean

Zineleku 2018 ekimenak euskal zinemagintza sustatu nahi du gazteen artean.

Alea.eus bidez

Ireki dute dagoeneko Zineleku 2018an izena emateko epea. Ikus-entzunezkoetan trebatzeko ikastaroa uztailaren 23tik abuztuaren 3ra eskainiko dute, Gasteizko Santa Maria aterpetxean.

Euskal Herri osoko 18-30 urte bitarteko 30 gaztek parte ahal izango dute esperientzian. Lantegiak eta maisu eskolak jasoko dituzte bertan, euskaraz, zinemagintzan eta beste hainbat diziplinatan aditu diren hogei irakasleren eskutik. Bertan parte hartzeko eskaerak ekainaren 8ra arte bidali ahal izango dira.

“Prestakuntza eta sorkuntza elkarbizitzako egunak” izango direla aipatu dute antolatzaileek, ohar baten bidez. Hartara, zinemagintzaren inguruan “erkidegoa” sortu nahi dutela adierazi du ekimena antolatzen duen Kalakalab enpresako arduradun Ricardo Del Condek. Gazte errealizadoreak zinematografian prestatzeaz gain, ikus-entzunezkoen bidez “gizarte-ehunak” ere eraiki nahi dituztela dio, “publiko kritikoak sortu daitezen”.

Norabide horretan, programazio publikoa ere eskainiko dute. Besteak beste, zinemagintzari, literaturari edo interpretazioari buruzko hitzaldiak emango dituzte, eta proiekzioak, performanceak, eta kontzertuak izango dira ere. Bestalde, aurtengo Zinelekuk Eskerrak giza eskubideei kanpainarekin bat egingo duela iragarri dute, Giza Eskubideen Gutun Unibertsalaren 70. urteurrenaren harira.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies