Elkartasun  Jaialdia  egingo  dute  larunbatean,  Martinez  eta  Ereñoren  epaiketaren  gastuei  aurre  egiteko

Elkartasun Jaialdia egingo dute larunbatean, Martinez eta Ereñoren epaiketaren gastuei aurre egiteko

Herri bazkaria egingo dute Basalarrinan, eta kontzertuak Gaztetxean.

Aiaraldea.eus bidez

Elkartasun Eguna egingo dute larunbatean Laudion, Aitor Martinez eta Beñat Ereño gazteek Entzutegi Nazionalean izandako epaiketaren gastuei aurre egiteko. Absolbitu egin zituzten bi gazteak, baina hainbat gastu euren gain hartu behar izan dituzte: prokuradoreak, Madrilera bidaia…

Hori dela eta antolatu dute eguna. 15:00etan herri bazkaria egongo da Basalarrina Euskal Topagunean (Keska, Bazter eta Ilargi tabernetan lortu daitezke tiketak). Igor Arzuaga musikariaren emanaldia egongo da gero. Gauean, aldiz, Astarte, Donadies, Ezberdin Jacks eta Aiaraldeko Soinu Sistema taldeek joko dute Gaztetxean.

Alejo  Moreno  euskal  errefuxiatu  ohia  Gasteizera  itzuli  da

Alejo Moreno euskal errefuxiatu ohia Gasteizera itzuli da

Ekainaren 15eko goizean, Arturo Villanueva errefuxiatu ohiarekin batera, Madrilgo Audientzia Nazionalean aurkeztu da Alejo Moreno gasteiztarra. Bertan aurkeztu ostean, aske geratu dira biak.

Alejo Moreno eta Arturo Villanueva Madrilen, ekainaren 15eko goizean

13 urte urte eman dituzte erbestean Morenok eta Villanuevak, gazte mugimenduaren aurkako eraso polizial eta judizial batetik ihes egin ostean. Orain dela lau urte, 2013ko ekainaren 15ean, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak konponbide bide orria aurkeztu zuen. Ordutik, hamarnaka iheslarik sorterrirako bidea hartu dute. 

Dena  prest  Zuian  “Baietz  42!”  ekimenerako

Dena prest Zuian “Baietz 42!” ekimenerako

Ekainaren 21ean, 22an eta 23an burutuko da ekimena. 150 bizilagunek eman dute izena momentuz.

Euskaldunen aktibaziorako ekimenak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian; horren erakusle, Agurainen 75 ordu euskaraz, adibidez.  Eredu hauek ispilu hartuta, Zuiako herritarrak ere, euskararen aldeko erronka herrikoia egiteko prest azaldu dira. Hori da, hain zuzen ere, Baietz42! ekimena, 42 orduz euskaraz bizitzeko hautua. Antolatzaileak pozik daude orain arte egindako lanarekin.

Datuak eta honi buelta emateko erronka

Zuiako herritarren %30,5ak euskaraz daki; %51,5ak euskaraz ulertzen du, nahiz eta horietako batzuek hitz egiteko gaitasunik ez izan. Hala ere, hizkuntza erabileraren kale neurketak dio Zuiako elkarrizketen %5,8a baino ez dela euskaraz aritzen.

Egoera horri aurre egiteko, antolatzen hasi ziren herritar batzuk urte hasieran eta, dagoeneko, euskaraz bizitzeko hautuari aurre egiteko prest daude. Denbora tarte honetan hainbat ekimen burutu dituzte, hala nola, herriko jatetxe, denda eta tabernetako ordutegiak euskaratu, atxikimenduak jaso …

Halaber, Udalera eraman dute ekimena eta bertan babes zabala jaso du, udalbatza osatzen duten alderdi guztiek, PPren abstentzioarekin, babesa eman diotelako honi – 11 udal ordezkarietatik 10en aldeko botoa eskuratu zuen ekimenak -.

Era berean, beste ekimen ikusgarri batzuk egin dituzte, hala nola, herriko kultura eta hizkuntza ezberdinen arteko trukaketa bat, ipuin eta istorio ezberdinen bitartez. Bertan hamaika hizkuntza entzuteko parada izan zen, Zuiak euskaraz bizi nahi duen herri anitza dela aldarrikatzeko.

150 pertsona baino gehiagok eman dute izena dagoeneko, nahiz eta epea ez den amaitu. 16 urtetik gorako herritar guztiek har dezakete parte, hiru profil ezarriz horretarako:

  • “AhoBizi”. Euskaraz mintzatzen diren herritarrak dira, 42 ordu horietan euskara hutsez hitz egiteko konpromisoa hartua dute jada.
  • “BelarriPrest”. horiek euskara ulertu bai baina hitz egiteko gaitasunik ez edo gaitasun gutxi dutenak dira, ekimena dirauen bitartean euskaraz entzuteko hautua egina dute.
  • “BideLaguna”. Euskara ulertzeko zailtasunak izan arren, euskararekiko errespetua eta begirunea dute, eta beraz, euren inguran euskara hitz egin dadila sustatuko dute.

Hitzordua ekainaren 21ean, 22an eta 23an izango da eta ekimena hasi arte hainbat ekimen egongo badira ere, – kantu-afaria, poteo musikatua, gailu elektronikoak euskaraz konfiguratzen ikasteko aukera – Baietz42! ekimenaren asmoa ez da euskararen aldeko jai bat egitea; helburu nagusia euskara eguneroko hizkuntza izan daitekeela adieraztea da, baita Zuia bezalako udalerri batean ere. Euskararen aldeko jaia, aldiz, ekainaren 24an izango da, Udaleko Euskara Batzordeak Zuia Euskaraz eguna antolatu baitu. 

Argazki  Galeria  |  Willis  Drummond  taldeak  txiki  utzi  zuen  Errekaleorreko  Gaztetxea

Argazki Galeria | Willis Drummond taldeak txiki utzi zuen Errekaleorreko Gaztetxea

Errekaleorreko Gaztetxea txiki geratu zen Willis Drummond laukoteak astelehenean eskaini zuen kontzertuan. Hala Bediko kideak diren Dos Por Dos Photoko argazkilariek galeria osatu dute gurean.

‘City  Plazatik  Errekaleorrera’  -Antton  Herran  Martínez-

‘City Plazatik Errekaleorrera’ -Antton Herran Martínez-

Grezia – Euskal Herria. Atenas – Gasteiz. City Plaza – Errekaleor. Zapatistek dioten moduan behetik eta ezkerretik imajinatutako lerro paralelo marraztuak. Elkarzut gurutzatuz eta berauek ere eskutik  helduta, Ensanche 21, Iberdrola, Acnur, Save the Children, Cruz Roja… Helburua? Pertsona eta kolektiboen baliogabetzea, ezereztatzea. Estrategia? Zilegitasuna erauztea, desinformazioa, demagogia merkea.

Zeren dira beldur? Ahalduntze eta hartu eman harremanek erditzen dituzten argiaren, suaren, samurtasunaren eta duintasunaren beldur hain zuzen. Boteretsuek leku guztietan berdintsu jokatzen dute, eta kasu honetan argi ikusten da ere Atenas – Gasteiz konexioan.

Historikoki, zapaltzaileek informazioaren kontrola erabili izan dute beraien helburuak lortzeko, eta bai errefuxiatuen krisian, bai Errekaleorren gaian, informazio fluxuaren norabide eta emaria zuzendu dute beren nahierara.

Errekaleorren demagogia ziztrina erabili dute segurtasunaren kontuarekin, ondoren beldurraren mekanismoak bere lana egingo zuelaren ziurtasunarekin. Grezian ordea, City Plazaren proiektu emantzipatzaile eta solidarioa zeharo isilarazi dute, gobernuen menpe dauden Makro-ONG-ei soilik ahotsa emanez eta modu honetan hain beharrezkoa duten asistentzialismo paralizatzaile eta ezkutatua indartuz.

Errekaleor eta City Plazaren egiturek (pisu baxuak, parkeak eta espaloi zabalak Gasteizeko auzoan eta 7 pisuko hotel okupatua 400 errefuxiatu eta mundu osoko internazionalisten arteko elkarlana Atenasen erdigunean)auzokideen elkartzea erratzen dute, ahalduntzerantz doazen ordu gabeko elkarrizketak, auzolana eta hausnarketak ahalbidetuz.

Eredu paregabe hauei esker, bizitzaren ikuspegi esklusibo eta indibidualistak baztertuko ditugu, sakontasunaren gozamenean murgilduz pixkanaka pixkanaka, eta honela kapitalismoak hain gustuko dituen eta kontrol mekanismo gisa erabiltzen dituenindibidualitatea,superfizialitatea eta botere borrokakdesagerraraziz.

Errekaleorreko eta City Plazako auzokideek bizitzaren eta bizipenen jakitun direla egiaztatu dute gaur egungo gizarte inertzial honetan, poliki poliki guztioi kontzientzia hedapen horretara erakarriz.

Suspertu gaitezen eta City Plaza eta Errekaleor mordoa eraiki ditzagun!

Eraso  homofoboak  salatu  ditu  Gasteizko  TransBolloMarika  Sareak

Eraso homofoboak salatu ditu Gasteizko TransBolloMarika Sareak

Gasteizko Transbollomarika Sareak eraso homofoboak eman direla salatu du: erasoak fisikoak izan dira, baina eraso berbalen berri ere eman dute. Tartean, “jarraipenak eta jipoiak” salatu ditu Sareak, “hainbat pertsonen askatasun sexualaren jardunerako eskubidea” urratuz.

Gasteizko Udalak, maiatzaren 17an – LGTBIfobiaren aurkako egunean -, aniztasun afektibo eta sexuala eta era askotako genero identitateak goraipatzen dituen hiria aldarrikatu zuen, “heterosexualitatea arau ez duen hiri bat”. Sareak, orain,  konpromiso hauek betetzera deitu ditu arduradun ezberdinak, “eraso homolesbotransfoboak jazo ez daitezen berma dezan”.

Udaltzainen jarrera “ezegokia”

Bestalde, biktimekiko Udaltzaingoaren jarrera desegokia izan dela salatu du TrasBolloMarika Sareak. “Norbanako batek eraso bat pairatzen duenean, ez du zertan azaldu erasotua izan den lekuan zertan ari ote zen. Erasotutako pertsonarekiko asistentziak beharko luke garrantzitsuena, erasoaren larritasunarekin eta motibazioarekin batera”, azaldu dute. Beraz, udaltzainek, asistentzia albo batera utzi zutela adierazi nahi izan dute.

Elkarretaratzea asteazkenean

Eraso hauek salatzeko, elkarretaratzea egingo dute asteazkenean, ekainaren 14an, 19:30ean Andra Maria Zuriaren enparantzan, “eraso hauek guztiak salatzeko eta gure hiriko kaleetan gorrotoak kabidarik ez duela argi uzteko”.

Dokumentala  |  “Agurainen  75  ordu  euskaraz”

Dokumentala | “Agurainen 75 ordu euskaraz”

Hilabeteetako lan luzearen ostean, Arabako Agurain herrian “75 ordu euskaraz” ekimena eraman zuten aurrera 2016ko azaroan. Helburua: aguraindarrak euskararen erabileran aktibatzea. Dokumental honetan, herritarren inpresioak eta antolatzaileen balorazioak bildu dituzte, behin ekimena pasata.

 

La  emisión  FM  de  Hala  Bedi  Bat  se  ha  visto  afectada  temporalmente  y  pronto  volverá  a  la  normalidad

La emisión FM de Hala Bedi Bat se ha visto afectada temporalmente y pronto volverá a la normalidad

Durante los últimos días, la emisión FM de Hala Bedi Bat (107.4 FM) se ha visto afectada a consecuencia de las tormentas del último fin de semana. Un relámpago alcanzó la antena, y por ello la emisión de Hala Bedi Bat se encuentra en una situación precaria, aunque la emisión online funciona correctamente. Hala Bedi Bi (88.8 FM) no se ha visto afectada, por lo que funciona correctamente tanto en FM como online. Estamos trabajando para solucionarlo lo antes posible y esperamos que para la mitad de la semana que viene todo funcione correctamente. Mientras tanto, la mayoría de los programas seguirán emitiendo con total normalidad.

Txago  eta  Judimendiko  jaietan  kale  irratsaio  bereziak  egingo  ditu  Hala  Bedi  irratiak

Txago eta Judimendiko jaietan kale irratsaio bereziak egingo ditu Hala Bedi irratiak

Uda badator, eta Hala Bedi kalera doa. Ekainean zehar, bi kale irratsaio egingo ditu Hala Bedi irratiak: ekainaren 10ean, larunbata, Txagoko Jaietatik (Gazalbideko parkingean), eta ekainaren 24an, larunbata, Judimendiko Jaietatik (Sefarad Plazan) zuzen-zuzenean. 14.00etatik aurrera hasiko dira irratsaio berezi hauek, eta auzo bakoitzeko jaietako antolatzaileen zein bertako herri mugimenduen lana izango dute hizpide, elkarlan zuzenari esker. Hala Bedi Bat-en (107.4FM) zein Hala Bedi Bi-n (88.8FM) entzun ahal izango dira.

14 orrietatik 2 orria12345...Azkena »

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies