Nagore Garcia: «Desde lo cotidiano a lo organizado, las mujeres resistimos dentro del punk»

Nagore Garcia: «Desde lo cotidiano a lo organizado, las mujeres resistimos dentro del punk»

nagore-garciaNagore Garcia elkarrizketatu dugu Erraietatik-eko bosgarren programan. Nagore Garcia feminista, psikologo soziala eta ‘Vertigo’ punk taldearen baxu-jolea da eta ‘Des/armando la escena: narrativas de género y punk’ tesia ondu zuen ‘Máster de Estudios de mujeres, género y ciudadanía’-rako lan bezala.

Bertan punk mugimenduaren barruan emakumearen papera aztertzen du. Punk-ean ere emakumeek zapalkuntza anitzak pairatzen dituzte. Honen aurrean, hala ere, emakume punkiek zapalkuntzei aurre egiten diete. Hau ere du aztergai Nagore Garcia-ren lanak.

· ERRAIETATIK vol. V | Ertzetatik gogoari eusten ·

Entzun
ERRAIETATIK vol. V | Ertzetatik gogoari eusten

ERRAIETATIK vol. V | Ertzetatik gogoari eusten

desarmando_la_escena-1


‘Ospa, alde hemendik!’, hau da azken egunetan Euskal Herrian zehar zabaldu den oihua. Erraietatik-eko kideok bat egiten dugu herriaren erraietatik ateratzen den garraxi honekin eta ozen esaten dugu espetxeratutako zazpi altsasuarrak aske izan behar direla eta indar okupatzaileak Euskal Herritik alde egin behar dutela. Hori izan zen aste honetako gure lehenengo mezua.

despentesnb_jfpagagrasset1Baina aurrera jarraitu behar dugu; borrokan jarraitu behar dugu. Eta hala gure bosgarren saioan feminismoari tartea eskeini diogu. Batetik, Nagore Garcia-rekin egon gara hizketan bere ‘Des/armando la escena: narrativas de género y punk’ tesia oinarri izanik. Bertan punk mugimenduaren barnean emakumeak duen papera aztertzen da.

· Nagore Garcia: «Desde lo cotidiano a lo organizado, las mujeres resistimos dentro del punk» ·

Bestetik, Virginie Despentes ume basatia ekarri dugu gurera. Bere ibilibide literario eta bitala errepasatu dugu eta, batez ere, Coralie Trinh Thi-rekin batera zuzendutako ‘Baise-moi’ (2000) pelikula jorratu dugu. Filma ‘Telma & Louise’ bortitz bat da.

Eta azkenik Jorge izan dugu Hala Bediko estudioetan. ‘Gasteiz Hardcore Crew‘-ek aurkezpen jaialdia burutu zen pasa den ostiralean Errekaleorren eta Jorgek kolektibo berri honen nondik-norakoak kontatu dizkigu.

20161004-gasteizhardcorecrew

Entzun
Ander Solozabal: «Industriaren baloreak ez erreproduzitzeko, eztabaida eta alternatiba errealak behar ditugu»

Ander Solozabal: «Industriaren baloreak ez erreproduzitzeko, eztabaida eta alternatiba errealak behar ditugu»

cwgeoz8w8aamdtbAnder Solozabalekin solasaldia izan dugu. Ander kosmonauta kulturala da: bertsolaria, musikaria, Hala Bediko kidea… ‘Ez Dok Amaitu’ dinamikaren kidea da ere eta larunbat honetan Gasteizko Gaztetxean burutuko diren jardunaldiak antolatzen dabil buru-belarri. Dinamikaren eta jardunaldien inguruan hitz egin dugu.

‘Ez Dok Amaitu’ euskal sortzaile gazteak eta gertukoak biltzen ditu. Sorkuntzaren inguruan eztabaidatu eta hausnartzeko bilgunea da.

· ERRAIETATIK vol. IV | Bueltan da DaDa ·

Entzun
ERRAIETATIK vol. IV | Bueltan da DaDa

ERRAIETATIK vol. IV | Bueltan da DaDa

bueltandadada


Astea sei atxiloketa eta espetxeratzerekin hasi dugu. Garai beltzak bueltan dira. Erraietatik-eko kideok, hala ere, argi daukagu: nahiz eta kolpatuak izan, aurrera jarraituko dugu, borrokan jarraituko dugu. Gure elkartasun osoa espetxeratutako Altsasuko sei gazteei.

Aste honetako programan, dadaismo mugimendu artistiko abangoardistaren mendeurrena ospatzen hasi gara. Horrela, dadaismoaren arlo deseberdinak jorratuko ditugu hurrengo asteetan. Ospakizunari hasiera emateko, dadaismoak XX. mendean zehar musikagintzan izan duen eragina aztertu dugu.

14947506_891182104346921_5321904006530547729_n· Ander Solozabal (Ez Dok Amaitu): «Industriaren baloreak ez erreproduzitzeko, eztabaida eta alternatiba errealak behar ditugu» ·

Gero, Ander Solozabal izan dugu gurean. Ander ‘Ez Dok Amaitu’ dinamikako partaidea da eta honen inguruan hitz egin digu. Gainera larunbat honetan, azaroak 19, Gasteizko Gaztetxean burutuko dituzten jardunaldien berri eman digu.

Entzun
ERRAIETATIK vol. III | Herdoilaren lurrinetik ihesi

ERRAIETATIK vol. III | Herdoilaren lurrinetik ihesi

partyborroka


feltrinelliHala Bediko parrilaren aurkezpenak utzitako ajeak gainditu gabe oraindik, hirugarren bolumen honetan Euskal Herriko mugimendu kontrakulturaletan sakontzen jarraitu dugu. Horretarako, 80. hamarkadan sortu eta garatutako mugimendutik haratago joan gara, nostalgiak albo batera utzita.

Horrela, Ion Andoni del Amo elkarrizketatu dugu. Del Amok datorren asteetan liburua argitaratuko du Txalapartaren eskutik: ‘Party&Borroka. Jóvenes, músicas y conflictos en Euskal Herria’ (Txalaparta, 2016). Bertan, azken hamarkadetan, bereziki 80ko hamarkadatik hona, eman diren mugimendu kulturalak aztertzen ditu. Honekin batera herri mugimenduekin izan duten harremana jorratzen du.

· Ion Andoni del Amo: «Gaurko kontrakulturaren erronka ez da apurketa estetikoa, 80ko hamarkadan bezala, espazioen eraikuntza baizik» ·

Bestetik, Giangiacomo Feltrinelliren halako hileta-ohar bat osatu dugu. Horretarako komunista basati honen bizitza, lana eta borroka plazaratu dugu. Bereziki interesgarria nola bere kontraesanetan murgilduz, koherentzia politiko oso partikular bat landu zuen. Italiako 50. eta 60. hamarkadetako historiaren ume basatia da Feltrinelli.uxualakezduatertu

Azkenik, Ane eta Eider izan ditugu gurean. Biak asteburuan Errekaleorren burututako ‘Uxualak ez du atertu’ gazte literatur topagunearen antolatzaileetakoak dira. Asteburuan hausnartutakoaz eta sortutakoaz hitzegin dugu beraiekin.

Entzun
Ion Andoni del Amo: «Gaurko kontrakulturaren erronka ez da apurketa estetikoa, 80ko hamarkadan bezala, espazioen eraikuntza baizik»

Ion Andoni del Amo: «Gaurko kontrakulturaren erronka ez da apurketa estetikoa, 80ko hamarkadan bezala, espazioen eraikuntza baizik»

ion-andoni-del-amo-700x450Ion Andoni del Amo izan dugu Hala Bediko estudioetan. Telekomunikazio ingeniaria eta Soziologian lizentziatua da Ion Andoni. Masterra du Gizarte Zientzietako Ikerketa Eredu eta Arloetan. Eta hori gutxi balitz, Gizarte Komunikazioan doktorea ere bada. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta NOR ikerketa taldeko kidea dugu Ion Andoni.

Gurera ekarri dugu hemendik gutxira argitaratuko duen saiakeraren inguruan hitzegiteko: ‘Party & Borroka. Jóvenes, música y conflictos sociales en Euskal Herria’ (Txalaparta, 2016). Bertan, azken hamarkadetan, 60ko hamarkadatik gaur egun arte doan soinu-bandaren azterketa egiten du. Hau da, Euskal Herriko musikak jendartearekin eta bereziki gazte mugimenduekin izandako harremanaren analisia. Musika eta kontrakulturaren inguruko ikerketa da.

· ERRAIETATIK vol. III | Herdoilaren lurrinetik ihesi ·

Entzun
Jakue Pascual: «El movimiento de resistencia juvenil de los 80 era muy heterogéneo, y el punk una de sus expresiones»

Jakue Pascual: «El movimiento de resistencia juvenil de los 80 era muy heterogéneo, y el punk una de sus expresiones»

Jakue Pascual soziologo donostiarrarekin batera 80ko hamarkadan Euskal Herrian garatu egin zen gazte erresistentzia mugimenduaren inguruan solasaldia izan dugu Erraietatik-eko bigarren programan.

Horretarako, ‘Movimiento de resistencia. Años 80 en Euskal Herria. Contexto, crisis y punk’ izan dugu hizpide. Saiakera hau 2015. urtean argia ikusi zuen Txalaparta argitaletxearen eskutik eta, esan bezala, 80. hamarkadan bizi izan zen eztanda kontrakulturalaren gora-beherak ditu aztergai.


· ERRAIETATIK vol . II | Lapikoa borborka, 80ko hamarkada Euskal Herrian ·

Entzun
ERRAIETATIK vol. II | Lapikoa borborka, 80ko hamarkada Euskal Herrian

ERRAIETATIK vol. II | Lapikoa borborka, 80ko hamarkada Euskal Herrian

movimiento-de-resistencia-anos-80

‘Movimiento de Resistencia. Años 80 en Euskal Herria. Contexto, crisis y punk’ (Jakue Pascual / Txalaparta)


Bigarren pauso bat eman du Erraietatik irratsaio berriak eta bigarren pauso honek 80ko hamarkadara eraman gaitu. Akaso Euskal Herriko eztanda kontrakultural bortitzena bizi zen hamarkada mitiko honetan, eta honetara hurbiltzeko ahalegina egin dugu.

operacion-ogro-gillo-pontecorvo-1969

‘Operación Ogro’ (Gillo Pontecorvo, 1969)

julhn-e27-amaierarik-gabeko-ibilbidea

Azaroaren 21era arte, ‘JULHN E27. Amaierarik gabeko ibilbidea’ argazki erakusketa Orbain Kultur Elkartean (Juan Antonio Cortés, “Juanillo”)

Lehenik eta behin, Jakue Pascualengana jo dugu bere azken liburuaren inguruan hitz egiteko: ‘Movimiento de resistencia. Años 80 en Euskal Herria. Contexto, crisis y punk’. Saiakera honetan Jakuek 80ko hamarkadan sortu eta garatu egin zen ‘gazte erresistentzia mugimendua’ aztertzen du:

Jakue Pascual: «El movimiento de resistencia juvenil de los 80 era muy heterogéneo, y el punk una de sus expresiones»

Saioarekin jarraitzeko, zinema eta Euskal Herriko gatazka politikoaren arteko harremana aztertzeko, atal desberdinak izango dituen saila estreinatu dugu. Gaurkoan, 70ko hamarkadara atzera egin eta ‘Operación Ogro’ (Gillo Pontecorvo, 1979) pelikula ospetsua izan dugu ardatz.

Saioarekin amaitzeko, Juan Antonio Cortés-ekin hitzordua izan dugu. ‘Juanillo’ argazkilaria da eta egunotan Orbain Kultur Elkartean ikusgai dagoen argazki-erakusketaren egilea da: ‘Amaierarik gabeko ibilbidea’. Erakusketa ‘JULHN E27’ omenaldiaren hainbat momentu erakusten ditu.

Entzun
June Fernández: «Heteroarauan eroso dagoen jendearen eskemak apurtzeko balio dezake ’10 ingobernables’ liburuak»

June Fernández: «Heteroarauan eroso dagoen jendearen eskemak apurtzeko balio dezake ’10 ingobernables’ liburuak»

June Fernández kazetaria, '10 ingobernables' liburuaren egilea

June Fernández kazetaria, ’10 ingobernables’ liburuaren egilea

Pikara Magazineko June Fernández kazetariarekin izan dugu Erraietatik irratsaioaren lehen ataleko elkarriketa nagusia, Libros del K.O. argitaletxearen eskutik kaleratu berri duen ’10 ingobernables’ liburuaren inguruan.

Lan honetan 10 istorio aurkitu ditzakegu: aniztasunean sakontzen eta bere aniztasuna plazaratzen duten pertsonen istorioak; kultur hegemonikoari eta heteroarauei aurre egiten dioten pertsonen istorioak. Testuliburuetan agertzen ez diren 10 heroi gobernaezinen memoria berreskuratu du June Fernández-ek. Zentzugabeko normaltasunaren ereduaren aurrean, bizitza konplikatzea erabaki duten 10 pertsonen memoria.

· IRRATSAIO OSOA ENTZUNGAI ·

Gainera, urriaren 26an, asteazkena, 19.00etan Gasteizko Ignacio Aldekoa Kultur Etxean aurkeztuko du liburua, eta bertan lan honen inguruan sakontzeko aukera izango dugu.

aurkezpena10ingobernables

’10 ingobernables’ liburuaren aurkezpena, urriaren 26an, asteazkena, 19.00etan Gasteizko Ignacio Aldekoa Kultur Etxean.

Entzun
ERRAIETATIK vol. I | Arauak hautsi, erraiei jarraitu

ERRAIETATIK vol. I | Arauak hautsi, erraiei jarraitu

erraietatikvol1

’10 ingobernables’ liburuaren azala

Irratsaio berri bat hasi da Hala Bedi irratian: ERRAIETATIK, iraultza eta (kontra)kulturaren oihu bat Hala Bedi irratiko uhin askeetan. Astelehenero, 23.00etatik aurrera, Hala Bedi Bat-en (107.4 FM / www.halabedi.eus) ibilbide bat egingo dugu mugimendu iraultzaileen historian, literaturan, zinean, musikan, artean eta kulturan zehar.

'Pride' (Matthew Warchus, 2014)

‘Pride’ (Matthew Warchus, 2014)

Lehen ataleko ibilbidea patriarkatuaren eta heteroarauaren kontrako iraultza ezberdinekin hasi dugu: izan ere, Pikara Magazineko June Fernández kazetariarekin izan dugu elkarriketa nagusia, kaleratu berri duen ’10 ingobernables’ liburuaren inguruan.

· ELKARRIZKETA OSOA / June Fernández: «Heteroarauan eroso dagoen jendearen eskemak apurtzeko balio dezake ’10 ingobernables’ liburuak» ·

Honen ostean, borroka feministaren eta LGTBQ borroken historiara hurbiltzeko, hainbat pelikula gomendatu ditugu: ‘Sufragistas’ (Sarah Gavron, 2015), ‘Stonewall’ (Nigel Finch, 1995), ‘Pride’ (Matthew Warchus, 2014) eta ‘Arrakala. Zirrikitu bat haitzean’ (Topatu & Bilgune Feminista, 2014).

'Fuera de la Ley' (La Felguera, 2016)

‘Fuera de la Ley’ (La Felguera, 2016)

Eta amaitzeko, gaia aldatuz, XX. mende hasierako jendarte tradizionaletik kanpoko ‘gaizkileen’, arloteen eta anarkisten historia bat ezagutzeko aukera izango dugu, La Felguera argitaletxeak kaleratu berri duen ‘Fuera de la Ley’ liburuarekin.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies