Making  Of  |  Pancarta  en  la  Catedral  Vieja  de  Gasteiz  pidiendo  la  libertad  de  las  presas  enfermas

Making Of | Pancarta en la Catedral Vieja de Gasteiz pidiendo la libertad de las presas enfermas

El lunes por la mañana, una camilla con una pancarta que exigía la libertad de las presas gravemente enfermas apareció colgada sobre la grúa de la Catedral Vieja de Gasteiz. Las imágenes se hicieron virales en pocos minutos y diferentes perfiles en las redes sociales las compartieron. Pero, ¿cómo colocaron la camilla con la pancarta en esa enorme grua? Hala Bedi ha tenido acceso al ‘making of’ de la colocación de la pancarta. El 6 de mayo, una manifestación nacional exigirá en Gasteiz la libertad de las presas gravemente enfermas. 


[HalaBideo]  “BatZuk  Okupatzen,  BatZuk  Komunikatzen”,  Hala  Bedi  eta  Gasteizko  Gaztetxearen  kilometroa

[HalaBideo] “BatZuk Okupatzen, BatZuk Komunikatzen”, Hala Bedi eta Gasteizko Gaztetxearen kilometroa

Martxoaren 30ean hasi zen 20. Korrika, eta ibilbideari ekin eta ordu gutxitan Gasteizen zegoen euskararen aldeko lasterketak. Gasteizko Gaztetxeak eta Hala Bedi Irratiak Kutxi kaleko lehenengo kilometroa egin genuen batera, arratsalde eta gau osoko egitarau bat elkarlanean prestatuz. Martxoaren 18an espetxetik atera zen eta Hala Bedi eta Gaztetxeko kide ohia den Nerea bengoak eraman zuen lekukoa.

[HalaBideo]  Azazeta,  80  años  de  olvido

[HalaBideo] Azazeta, 80 años de olvido

El 26 de abril de 2017 se cumplirán 80 años del bombardeo de Gernika, un símbolo dramático que ha dado a conocer Euskal Herria internacionalmente. Pero antes de que las bombas cayeran sobre Gernika, el puerto de Azazeta también fue testigo mudo de otra matanza: la noche del 31 de Marzo de 1937 un escuadrón de la muerte compuesto por falangistas, requetés y guardias civiles se presentó en la prisión vitoriana de la calle La Paz con una lista elaborada por las autoridades franquistas locales. Sacaron de sus celdas a 16 presos políticos, se los llevaron en dos camiones al Puerto de Azazeta, donde fueron asesinados y enterrados en fosas comunes.

 

Desde Hala Bedi hemos querido profundizar en este trágico episodio de Gasteiz. Para este reportaje, hemos contado con la ayuda de la dinámica Gernika – Azazeta 1937 – 2017, haciendo un pequeño “tour” por los lugares más importantes de la masacre, poniendo nuestro pequeño grano de arena en la construcción de la memoria histórica.

 

Milaka  ikasle  Gasteizko  kaleetan  hezkuntza  sistemari  aurre  egiteko

Milaka ikasle Gasteizko kaleetan hezkuntza sistemari aurre egiteko


Ikasleek Euskal Herriko kaleak hartu dituzte gaurko egunean «LOMCE, Heziberri, EU2020. Sistemari aurre egin!» lelopean, gaur egungo hezkuntza sistemaren kontra eta hezkuntza eredu propio eta berri baten alde. Gasteizen ere jarraipen zabala izan du, lehen orduetatik, Ikasle Abertzaleak-ek deitutako grebak, eta Ertzaintzaren presentzia nabariaren gainetik, milaka ikaslek bat egin dute grebarekin, bai piketeetan, bai mobilizazio ezberdinetan.

Ikastetxeetatik eta Gasteizko Kanpuseko zutabeek 12.00etan bat egin dute goizeko manifestazio nagusian. Bertan, Ertzaintzak milaka ikasleen ibilbidea oztopatzen saiatu da, baina azkenik aurrera egin du mobilizazioak, honen baitan protesta eta ekimen ezberdinak burutu dituztelarik. Arratsaldeko 18.00etan Andra Mari Zuriaren enparantzan prentsaurreko masiboa eta ostean mobilizazioak iragarri dituzte.

[HalaBideo]  Oier  Gómez:  Gasteiz  en  marcha  ante  la  grave  situación  del  preso  gasteiztarra

[HalaBideo] Oier Gómez: Gasteiz en marcha ante la grave situación del preso gasteiztarra

Oier Gómez, preso gasteiztarra gravemente enfermo, se encuentra en una situación más que delicada: sarcoma de Ewing, metástasis en la cabeza y en la cadera … Una situación que diferentes colectivos vienen denunciando desde hace tiempo y que ha hecho que personas individuales pongan en marcha la plataforma Oiertxo SOS o que la red ciudadana Sare convoque para el 6 de mayo una manifestación nacional en Gasteiz para exigir la libertad de las personas presas gravemente enfermas, entre ellas, la de los gasteiztarras Oier Gómez y José Ramón López de Abetxuko.

En este reportaje de alrededor de 10 minutos, hemos juntado diferentes voces conocedoras de la situación de Gómez. Además de conocer y denunciar su situación, están trabajando para poder traer cuanto antes a Oier Gómez a casa y poder hacer frente a su enfermedad de mejor modo.

 

  • Carlos Gómez: Aita de Oier Gómez.
  • Amets Martínez de Heredita: Red ciudadana Sare.
  • Gotzone López de Luzuriaga: Sarekide y expresa gasteiztarra que tuvo que hacer frente al cáncer en prisión.
  • Aritz Sukia y Marta Irigoien: Plataforma Oiertxo SOS.
Bueltan  da  MUINOKO  HOTSAK  |  Martxoaren  24an,  Vicepresidentes  &  Eraso!  izango  dira  Gasteizko  Gaztetxean

Bueltan da MUINOKO HOTSAK | Martxoaren 24an, Vicepresidentes & Eraso! izango dira Gasteizko Gaztetxean

Martxoaren 24an, ostirala, Gasteizko Gaztetxean izango dira VICE PRESIDENTES eta ERASO! taldeak 21.00etatik aurrera, Hala Bedi irratiak eta Gaztetxeak elkarlanean antolatzen dugun Muinoko Hotsak egitasmoaren seigarren edizioan. Oraingoan metal eta grindcore doinuak izango ditugu protagonista, eta dagoeneko sarrerak Hala Bedi Tabernan daude salgai (5€). Muinoko Hotsak proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigute Nagore Encisok (Hala Bedi) eta Kepa Pérezek (Gasteizko Gaztetxea), HalaBideok egindako bideo honetan.



VICE PRESIDENTES | Hirukote gasteiztarra 7 urte geldirik egon ostean bueltan da bira eta disko berri batekin. Kanda Jauna (Sorkun, Neubat, Tutan Come On…), Dorbu (Sorkun, Neubat…) eta Mikelek osatzen dute taldea. Gasteizko Miravalley Studiosen, ‘Grind Capital’ deituriko beraien bigarren lan luzea grabatu zuten eta Grind-Sludge eta Stoner nahasketekin gure belarriak eztandaraztera etorriko dira Gasteizko Gaztetxeara.

ERASO! | 20 urteko ibilbidea bete berri duen talde zarauztarrak ‘Kaiolatik ihes’ (Bonberenea Sutan) diskoa kaleratu du duela hilabete batzuk. Diskoaren izenburuak dion bezala, kaiolatik ihes egin dute. Aurreneko emanaldietako freskotasuna eta 20 urtetan musika talde bat izateak ematen duen esperientzia uztartu dituzte zuzenekoetan. Eta soinu freskoarekin. Egindako ibilbideari uko egin gabe hastapenetara bueltatu direlako.


“Emakumea  bizitza  da,  askatasuna  da”  -Maialen  Kortabarria  eta  Igarki  de  Robles-

“Emakumea bizitza da, askatasuna da” -Maialen Kortabarria eta Igarki de Robles-

Martxoaren 8ko mobilizazioen ajea nagusi den honetan, azken kronika honen bitartez Öcalanen Aldeko Nazioarteko Martxa Luzean (Otsailaren 1tik 11ra) parte hartu zuten Hala Bediko kideak emakume kurduen askapen borrokaren berri eman dute. Martxan zehar ikusitako praktika eta antolatzeko erak, jasotako formakuntzak eta TJK-E antolakundeko militante bati eginiko elkarrizketa du hizpide kronikak.

Ozen oihukatzen zen leloa. Eta ozen burrunbatzen zuen inguruko kaleetan eta hormetan. Baina are ozenagoa zen oihartzuna gure barrunbean eta burmuinean. Leloak duen garrantziaz oharturik geunden. Lelo horrek, finean, kurduen borrokaren zerizanarekin lotzen gintuen: bizitzaren aldeko borrokarekin. ‘Jin, jiyan, azadi!’ da garrasia. Emakumea, bizitza, askatasuna, hurrenez hurren. Kurduen borrokan hiru hitzak, hiru kontzeptuak elkarlotuta daude. Ezin da egon askatasunik, bizitza librerik, emakume askerik gabe.

Nahiz betidanik landu, kurduen askapen mugimenduak azken hamarkadan hartu du feminismoa lan-ildo nagusitzat. Abdullah Öcalanen gogoetatik eratorritako Konfederalismo Demokratikoa emakumearen askapenerako borrokarik gabe ezin da ulertu. Ez du zentzurik. Paradigma ideologiko eta filosofiko honen arabera, iraultza emakumearen askapena da. Hau da, emakumea askatzen den heinean beste modu batera antolatuko eta eraldatuko dira harreman sozialak eta beraz zapalkuntza patriarkala eta modernitate kapitalista deuseztatzen joango dira. Emakumea bizitzaren, askapenaren, iraultzaren abangoardia da.

Feminismoa hezurmamituz bidea egiten

Oinarri ideologiko honi kasu eginez, ‘Jin, jiyan, azadi!’ leloa oihukatzeaz gain Öcalanen Aldeko Nazioarteko Martxan baziren feminismoaren garrantzia ikustarazten zuten praktika konkretuak: martxaren buruan bakarrik emakumeak joan ahal ziren, ibiltariok eramaten genituen ikur gehienak emakume kurduen antolakundetakoak ziren. Lo egiteko emakume eta gizonak banatzen gintuzten. Horrela egun osoan zehar gune mistoetan egon ostean, emakumeek gune eta une propioak izateko aukera zuten: botere-harremanik ez egoteko guneak, hain zuzen.

Praktika feminista hauei jarraiki, egoera zailen aurrean ahalduntzeak egon ziren. Martxako 7. egunean, turkiar faxisten erasoek benetan bortitzak suertatu zirenean, eraso hauek behartuta Sarre-Union herriko gizarte-etxe batean itxita eta isolatuta egon ginen. Tentsioak tentsio, martxako emakumeak asanbladan bildu ziren eta erabaki garrantzitsua adostu zuten: autodefentsaren bidea hartuz, bere segurtasuna eta martxako kideen segurtasuna bermatuko zuten.

Martxako antolatzaileen (KCDK-E, Europako Elkarte Demokratiko Kurduen Biltzarrak antolatzen zuen martxa) antolaketa eredua kurduen askapen mugimenduko antolaketa moduaren ispilu bezala balio izan zitzaigun. Horrela, antolakunde kurduen ardura postuetan ardura-kidetza praktikatzen dela egiaztatu genuen. Hau da, ardura karguak emakume eta gizon bana osatzen dutela. Erabaki-markoetan, gainera, emakumerik ez badago, ezin da erabakirik hartu. Emakumeen eta feminismoaren ikuspuntua beti egon behar da presente eztabaida eta erabaki politikoetan.

Emakumearen zientzia

Martxan zehar hainbat eskoletan parte hartu genuen, horien artean mamitsua izan zen Jineolojiaren inguruan jasotakoa. Kurdistanen Jiineoloji izeneko emakumeen zientziaren oinarriak borrokatzen daramatzate azken urte hauek. Emakumearen paradigma da Jineoloji eta hau emakumearen askapen borrokaren bitartez soilik garatu daiteke. Kurduen ustetan, egungo jakintza eta zientzia paradigma gizonen ikuspegitik eraikita dago, gizonen beharrak asebetetzeko eta emakumearen gaineko zapalkuntza bermatzeko. Paradigma hau gainditzeko, ezinbestekoa da Jineolojia garatzea, zientziak feminismotik deseraikitzea.

Gauzak horrela, Jinelojiak emakumea eta bizitza aldarrikatu eta hauen askatasuna lortzeko garatu beharreko prozesua lantzen ditu. Rojavan aurrera daramaten borrokan emakumeak hartu duen garrantzi eta lehen planoa dira urte askoan zehar borrokatutako emaitzetako batzuk. Labur esanda, borroka kurduaren abangoardian kokatzea lortu dute emakume kurduek. Ibilbidea luzea den arren eta Jineolojiren lanak garapen handiagoa eduki behar duen arren, aldaketak begi-bistakoak dira eta emakumearen askatasunaren borrokan jarraituko du mugimendu kurduak eta bereziki emakume kurduek.

Emakumea kurdu baten irribarrea

Emakume kurduak Kurdistanen antzera Europan ere antolatuta daude. Antolakundeen lanak berdinak ez badira ere, hainbat ezaugarri konpartitzen dituzte; kopresidentzia eta  kontseiluen egiturak besteak beste. Europako emakumeen antolakunde nagusia TJK-E da. Emakume gazteek ere badute  Jinen Ciwanên Azad izeneko antolakundea.

Europako TJK-E antolakundeko kide den emakume irribarretsu batek haien lana gertuagotik ezagutzeko aukera emanda, emakumeen askatasunaren aldeko borrokan gehiago murgildu gintuen. Bakurren jaiotako emakume honek esan bezala, ikasle garaian hasi zen herri kurduaren aldeko borrokan, eta garai hartan hasi zen mugimendua hurbilagotik bizitzen. Mugimendu kurdua ezagutu eta hasieran idaztera eta irakurtzera mugatzen bazen ere, ostean aktibismoa beste hainbat esparrutatik eraman zuen aurrera. Haien lana debekatua bazegoen ere, gogor egiten zuten kontra eta hainbat ekimen antolatzen zituzten; hala nola,  Newroz eta manifestazio ezberdinak.

Emakume honen bizitza politiko aktiboak aldaketa jasan zuen espetxera sartu zutenean. 10 urte igaro zituen Turkiako espetxe batean preso politiko gisa, eta familia ere atxilo eraman zutela azaldu zigun. Espetxetik irtendakoan, ordea, debekatua zuen Turkiara itzultzea, beraz, Europara mugitu zen. Garai honek eragin handia izan zuen beragan, izan ere, emakumeen borrokara hurbiltzen hasi zen gertaera hauen harira. Espetxean Öcalanen lanak irakurriz, planteatutako oinarrietan emakumeak eta bere askatasunak duen garrantziaz jabetu eta “gizartearen askatasunerako emakumearen askatasuna ezinbestekoa da” ideian oinarrituz, Europako emakumeen antolakundean lanean hasi zen.  Gizarte kurdua feudala dela kontuan hartuta, eta emakumearen zapalkuntza izugarria kontuan hartuta, garrantzi berezia hartu dute emakumeen borrokek mugimendu kurdu guztiaren baitan.

TJK-E antolakundeko kideen lanari dagokienean, aipatzekoa da bi pausu markatzen dituztela. Lehenengoa prozesu luze bezala identifikatzen dute. Orokorrean gizartearekiko lana egitean datza, etxeetan emakumeek jasaten dituzten egoeren inguruan aritzen dira lanean. Zapalkuntza ezberdinak jasaten dituzten emakume ezberdinekin egiten dute lan, hala nola, errefuxiatuak, arazo sozialak dituztenak zein identitate kurdua duten emakumeekin. Zapalkuntza bikoitz (zein hirukoitz) hauei aurre egiteko, informazio eta jakintza ezberdinak eskaintzen dizkiete, emakumearen askatasunak duen garrantzia zabaldu eta gizartean aldaketa bat baldintzatzeko. Emakumeen auto-antolakuntzaren garrantzia ere lantzen dute aurrez aipatutako emakumeekin, mintegi, bilera zein irakurketa tailerren bitartez. Bigarren pausua, emakumeentzako kontseilu zein komisio ezberdinak (kultura, ekintzak, diplomazia, gizarte arazoak…) osatzean datza.

Europako emakume kurduek jasaten dituzten zapalkuntzak areagotu egiten direla ere azaldu zigun TJK-Eko kideak. Errefuxiatu izanda, hizkuntzak, integrazioak eta burokraziak (Europan estatus arazoek sortzen dituzten egoerei dagozkienak) haien egoera gatazkatsuago bihurtzen dute. Familietan ere indarkeria da nagusi. Honetaz gain,  haurrak eskolara eramaterako orduan integratzeko beharra dute, eta haien jatorrizko kultura eta Europakoa elkarlotzeko lana dute.

Erlijioari dagokionean gizarte kurdua ez da Europan bezain homogeneoa: yazidiak, alebiak eta musulmanak dira gizarte kurduko talde erlijioso guztietako batzuk. Bakoitzak bere kultura bizi eta gainontzeko taldeen ezberdintasunaz kontziente dira, beraz, errealitate bakoitzaren arabera antolatzen dira zentro kulturaletako kontseiluetan. Kontseilu kurduari dagokionean, errealitate ezberdinak ezagutu eta kontatzen dituzte eta proiektuen bitartez egiten dute lan (kooperatiben bidez esaterako). Kultura sustapenerako tailerrak ere egiten dituzte: musika, dantzak…

Emakumeak gizartean antolatzeko erabilitako egitura herrietan darabiltena dela azaldu zigun TJK-Eko kideak.  Kontseiluetan antolatzen dira, eta kontseilu bakoitzak bere ordezkaritza izaten du modu konfederalean esparru ezberdinetan: diplomazia, kultura, ekonomia, prentsa… Kontseilu orokorretan ere kopresidentzia darabilte, eta espazio mistoez gain,  emakumeak soilik erabakiak hartzeko espazioak ere badituzte. Honetaz gain, garrantzitsua da aipatzea emakumerik ez dagoen markoetan ezinezkoa dutela erabakirik hartzea.

Mugimendu kurduak egindako lanak gizartean baldintzatu dituen aldaketei buruz ere mintzatu ginen TJK-Eko kidearekin. Emakumearen egoera bizitzen ari den eraldaketa filosofia osoaren aldaketan oinarrituta dagoela argitu zigun lehenik eta behin. Kurdistaneko sistema konfederalismo demokratikoa da eta ideologia emakumearen askapena. Mugimendu kurduaren hastapenetatik emakumearen figurak izan duen garrantziak gaur egun arte iraun du. Paradigma aldaketak ere eragina izan duela azaldu zuen, estatu-nazio logikarekin amaitu eta estatuaren kontzeptua guztiz aldatzen baitu. Öcalanek paradigmaren erdian kokatzen du emakumea, beraz borrokaren protagonista dira . Aldaketa handiena estatuarekiko ikuspuntuan oinarritzen da, mugimendu osoak kuestionatu behar izan zuelako bere burua. Arlo guztiek jasan zuten aldaketa: ekologiaren kontzeptura hurbildu zen mugimendua, herriek egitura aldaketak jasan zituzten (kulturalki zein politikoki), hiriko bizitza ere aldatu zen, eta historian boterearen eta nazioaren garapenak aldaketak jasan zituen.

Azkenik, Euskal Herriari eta euskal emakumeei mezua bidali nahi izan zion TJK-Eko kideak: “Den lekuan dela herri borrokalari bat badago batera lan egiten indarra dago, eta bide ezberdina izan arren etsai eta helburu bera izateak batzen gaitu herri kurdua eta euskalduna. Zapaldutako emakume guztiak baturik estatuaren kontra egin eta antolakuntza eraikitzen hasiko garen momentua da, XXI. mendea emakumeen mendea baita”.

[Hala  Bideo]  Erreportajea  |  Gasteizko  Kafe  Antzokia  Auzolana  Pilotalekuan?

[Hala Bideo] Erreportajea | Gasteizko Kafe Antzokia Auzolana Pilotalekuan?

Gasteizko Kafe Antzokiarentzat Udalak proposatu zuen kokapena zela eta erreakzio ezberdinak sortu dira Gasteizen. Hala Bedik erreportai bat egin du guzti honek eragin dien partaide ezberdinekin gaur egungo egoreraren nondik norakoak jakiteko. Batetik, Gasteizko Antzokiaren sustatzaile den Lazarrga elkartearekin bildu gara; bestetik, Auzolana frontoiaren egunerokoa daraman Txapa Ahotsa asanbladako kideek ere euren iritzia eman dute; eta, azkenik ,Gasteizko Udaleko EAJko Iñaki Prusilla Euskara zinegotziarekin hitz egin dugu bideo honetan.

HalaBeditaRock  |  Trailerra:  “Willis  Drummond”

HalaBeditaRock | Trailerra: “Willis Drummond”

Martxoaren 12an HalaBeditarrak saioaren hirugarren atala aurkeztuko dugu. Izena aldatu eta HalaBeditaRock izena erabiliko dugu oraingoan. Izan ere, musikarekin lotura izango duen atala izango da hau.  Willis Drummond taldeak izan duen ibilbideaz egingo dute solasaldi hau eta beraien arteko gogoetak partekatuko dituzte Hala Bedin musika irratsaio ezberdinak jorratu dituzten kide ezberdinekin.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies