147. Alai Bedi: Naiara, Eneko eta Unax

147. Alai Bedi: Naiara, Eneko eta Unax

Kaixo lagunok!

Hementxe duzue Alai Bediren 147. saioa, 2017-2018 ikasturteko bigarrena! Erdi Aroko azoka aipatu dugu, Big Bang-a… Bazenekien izarren hautsa baino ez garela? Baina hauts dibertigarria, txisteak eta ipuinak kontatzen dakigu…

Espero dugu gustatzea, eman play audioari!

Entzun
146. Alai Bedi: Marvellous, Alazne, Izaro, Peio eta Uxue E.

146. Alai Bedi: Marvellous, Alazne, Izaro, Peio eta Uxue E.

Kaixo! Ikasturte berri on!!

Hementxe duzu 2017-2018ko Alai Bediren lehen saioa. Bost neska-mutil izan genituen, guztiak artistak, etxetik gauzak prestatuta ekarri zituztenak, eta bestalde… elkarrizketa bat egin genuen! Nori? Josu Santamarina arkeologoari! Eskerrik asko Josu!!

Espero dugu irratsaio hau gustatzea, aurten gure irratsaioan apuntatu nahi baduzu (6-12 urteko pertsonak) helbide honetara idatzi dezakezu informazio eske: alaibedi@halabedi.eus

Entzun
Alai Bedi: Argantzunekoak irratira (handiak)

Alai Bedi: Argantzunekoak irratira (handiak)

Hiru astez irrati eramangarria Argantzun Ikastolara hurbildu ondoren, azken saioan udalekuetako umeak Gasteizera etorri ziren! Nabari da praktika hartua zutela eta benetako irrati batean egonda, oso serio hartu dute lana… Irratsaio bikaina duzue hemen entzungai, gozatu!

Mila esker begiraleei ere, antolakuntza oso erosoa izan da zuekin!

Ondo bukatu udara eta hurren arte guztioi!!

Entzun
Alai Bedi: Argantzunekoak irratira (txikiak)

Alai Bedi Trebiñun (handiak)

Alai Bedi Trebiñun (handiak)

Kaixo guztioi!!

Zer uste zenuten? Udara iritsi eta Alai Bedi erabat geldituko zela? Ez ba! Argantzuneko Udaletik abisatu ziguten neska-mutil pila bat egoten direla udaran eta ea irrati tresneria eramangarria hurbilduko genuen bertara. Jakina baietz!!

Eta ez gara damutu, ez horixe. Esatari on pila bat aurkitu ditugu bertan. 6-12 urte bitarteko 36 ume zirenez, lehenengo txikiekin egin genuen saio bat eta, ondoren, bertsolaritza tailerretik atera berri ziren handiekin beste saio bat grabatu genuen. Handien saioa duzue hau (txikiak hemen).

Datorren ostiralean berriro joango gara eta hurrengo astean… beraiek etorriko dira Hala Bediren estudioa barrutik ezagutzera!

Entzun
Alai Bedi Trebiñun! Argantzungo Udalekuak

Alai Bedi Trebiñun! Argantzungo Udalekuak

Kaixo guztioi!!

Zer uste zenuten? Udara iritsi eta Alai Bedi erabat geldituko zela? Ez ba! Argantzuneko Udaletik abisatu ziguten neska-mutil pila bat egoten direla udaran eta ea irrati tresneria eramangarria hurbilduko genuen bertara. Jakina baietz!!

Eta ez gara damutu, ez horixe. Esatari on pila bat aurkitu ditugu bertan. 6-12 urte bitarteko 36 ume zirenez, lehenengo txikiekin egin genuen saio bat eta, ondoren, bertsolaritza tailerretik atera berri ziren handiekin beste saio bat grabatu genuen. Txikien saioa duzue hau (handiak hemen).

Datorren ostiralean berriro joango gara eta hurrengo astean… beraiek etorriko dira Hala Bediren estudioa barrutik ezagutzera!

Entzun
Alai Bedi: Lucia, Arnaitz eta Ander

Alai Bedi: Lucia, Arnaitz eta Ander

A ze hirukote etorri zaigun ikasturteko azken irratsaioa egitera!! Zizta Euskara Taldeak ipuin lehiaketa bat antolatu zuen, Txagoko Jaietan sariak banatu ziren eta irabazleak Hala Bedira etorri dira beraien ipuinak irakurtzera.

Bastidan aurtengo Araba Euskaraz ospatzen den bitartean, ipuin ederrak entzun ahal izan ditugu FM88.8an!

Luis Dorao ikastetxekoak dira hirurak: Ander, Arnaitz eta Lucía. Etortzekoa zen Marouah ere, baina datorren urtean izan beharko du!

Eskerrik asko Zizta Euskara Taldeko Markeli eta hiru txapeldunei.

Asko irakurri eta idatzi, udara ona pasa guztiok!!

Entzun
Alai Bedi: Izaro, Peio, Asier eta David

Alai Bedi: Izaro, Peio, Asier eta David

Itzela gaur eskainitako irratsaioa!!

Asmakizunak, buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satorra, Barras barraskiloaren ipuina eta molusku horiei buruzko bitxikeria batzuk… Saharako bi ipuin trikuak internazionalki estimatuak direla frogatuz…

Entzun gure irratsaioa online eta zabaldu zure lagunen artean!

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies