Soldata ezberdinatsunari buruzko azterketa bat egin du Gasteizko Udalak, udal langileen lan baldintzak aztertzeko. Azterketa hori egiteko, 3.835 langilek hartu dute parte. Zehatzago, 2016.urtean bertan lan egin dutenen baldintzak aztertu dituzte. Bi faktore nagusi izan dituzte kontutan: lan egindako orduak eta diru-sarrerak.

Udaleko lanpostu hauetan, emakume gehiago daude. Hala ere, batez beste, %6,3 gutxiago kobratzen dute orduko. Hori da azterketaren ondorio nagusietako bat.

Gainera, behin-behineko kontratuetan eta kontratu partzialetan emakumeen presentzia askoz handiagoa dela argi geratu da azterketan. Beste ondorio bat, exigentziaren despropozioarena da: kualifikazioari dagokionez, exigentzia gutxien eskatzen duten lanpostuetan presentzia handiena dute emakumeek. Eta, aldiz, ordainsari handiagoa dut gizonek emakumeen aurrean.

Gasteizko Udalak, besteak beste, kontratuak berraztertzeko neurriak hartuko dituela iragarri du.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies