Argazki masiboa egin dute Gasteizen, Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko eta 16an hasiko den epaiketa salatzeko; Aiaraldean ere gazte argazkia atera zuten. Apirilaren 14an Iruñara joateko deia egin du Altsasukoak Aske Gasteiz plataformak, martxoaren 22ko manifestazioan egin zuten bezala.

HalaKlik

Urtebete eta bost hilabete igaro dira ‘Altsasuko auzia’ izenarekin ezaguna den muntai poliziala hasi zenetik. Apirilak 16 eta 27 bitartean, Nafarroako zortzi gaztek 375 urteko espetxe eskaerari egin beharko diote aurre. Gazte bati, 62 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen diote; 50 urte beste seiri; eta 12 urte eta erdi azkenengo bati. Kontestu honetan, apirilaren 7an argazki masiboa egin dute Gasteizen oraindik espetxean dauden hiru gazteen askatasuna eskatzeko, epaiketa bera salatzeko eta apirilaren 14an Iruñara joateko deia egiteko.

Aiaraldea.eus

Aiaraldean ere, Laudioko plazan gazte argazkia atera zuten, espetxean dauden hiru gazteen argazkiekin.

Martxoaren 22ko mobilizazioan milaka lagun bildu ziren Arabako hiriburuko kaleetan. Pankartaren atzean, eragile ezberdinetako ordezkariak eta Altsasu hitzarekin dozenaka kartel, herriari babesa adierazteko eta auziperatuei eta haien senideei elkartasuna adierazteko. Iruñara joateko autobus tiketak ohiko taberna ezberdinetan daude salgai.

Eskubide urraketa

Manifestazioaren amaieran, Ekaitz Samaniego preso politikoaren amak eta Gazte Mugimenduko kide batek hartu zuten hitza. “Oinarrizko eskubideak urratzen ari dira, hala nola, errugabetasun-presuntzioa, epaile neutral eta inpartzial bat izateko eskubidea edota defentsarako eskubidea” salatu zuten, lekukoen frogak, adituen frogak eta froga dokumental ia guztiak deuseztatuak izan direla gogoratzearekin batera.

“Ez da bakarrik Altsasuko gazteen etorkizuna jokoan dagoena, edota beraien senide eta lagunena. Gizartearen eskubide zibil eta politikoak daude jokoan. Gizarte osoaren etorkizuna dago jokoan”, ohartarazi zuten. 

Orain arte emandako elkartasun keinuak izan zituzten gogoan: arlo ezberdinetako profesionalek prozesu judizial hau arbuiatu dute, kirol arloko profesionalek, zuzenbide arlokoek, zinemaren mundukoek, kirolariek, idazleek, bertsolariek, feministek, kazetariek, erretiratuek, sindikatuek… “Gaurkoa ere elkartasun keinu berezia dugu. Mila esker benetan”.

Martxoaren 22ko mobilizazioaren bideoa


Martxoaren 22ko mobilizazioaren argazkiak

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies