Bilgune Feministak antolatuta, Laia Estrada (CUP), Marta Jorba (Gatamaula), Meral Çiçek (Kurdish Women´s Relation Office- Irakeko Kurdistan) eta Ainhoa Etxaide (LAB) egongo dira apirilaren 12an Gasteizen, ‘Inoren Lurraldean Bagara Nor!’ jardunaldien baitan.

Bilgune Feministaren anbizio politikoa Euskal Herri feminista eraikitzea den heinean, norabide horretan aritu dira urte hauetan guztietan. Hori dela eta, Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Kurdistango testuinguru politiko eta sozialak aintzat hartuta, burujabetza prozesuan feminismotik dauden hainbat eztabaida, korapilo, proposamen… ekarriko dituzte gurera, “eztabaida hau elikatzea eta ibilbide orria kolektiboki eraikitzea ezinbestekoa baita”

Bide horretan, nazioarteko prozesuetan jarduten duten hainbat kide eta ekimenen ordezkari izango dira Gasteizen: Laia Estrada (CUP), Marta Jorba (Gatamaula), Meral Çiçek (Kurdish Women´s Relation Office- Irakeko Kurdistan), Ainhoa Etxaide (LAB) eta Bilgune Feminista bera.

 Azaldu dutenez, hainbat arrazoi egon dira jardunaldi hauek antolatzeko. “Lehenik, Euskal Herriaren burujabetza feminista ezaugarritzen joateko eta mugimendu feministan zein herrigintzan gure proposamen politikoa balioan jarri eta erdigunera ekartzeko. Bigarrenik, Kurdistango eta Kataluniako prozesuan feministak egiten ari diren lana eta dituzten gogoetak, proposamenak eta korapiloak ezagutzeko. Hirugarrenik, Kataluniako independentzia prozesuaz asko hitz egiten ari den honetan, ikuspegi feministatik analisia egin eta partekatzeko”, azaldu du Bilgune Feministak.


Apirilaren 12ko egitaraua, 19:00etatik aurrera Iparralde Gizarte-Etxean

 


* Terra de ningú liburu kolektibo bat da eta 47 ekintzaile feminista eta LGTBk hartu dute bertan bertan, bakoitzak artikulu bana idatzita. Herrien burujabetza prozesuei eginiko ikuspegi berritzaileak proposatzen dituzte, eta urte hauetan guztietan ahotsik izan ez duten kolektiboen hitzak jasotzen dira bertan: besteak beste, emakumeak, lesbianak, queer-ak, andaluziarrak, anarkistak, migratzaileak, mugimendu sozialetako kideenak, sexu langileenak…

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies