Martxoaren 21ean Ikasle Greba egin du Ikasle Abertzaleak antolakundeak, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxiler eta Lanbide Heziketako ikasleak deituz. Ertzaintzaren presentzia, identifkazioak eta mehatxuak ugariak izan diren arren, arazo gabe egin dute manifestazio nagusia.

 

IAk gogorarazi ditu Euskal Herriko ikastetxeetan “problematika ezberdinei erantzuna emateko” egiten ari diren dinamikak, autodefentsa sareak, greba eskubidearen aldeko protestak edo herri eskolak, besteak beste. Horiek guztiak ez dira arazo “isolatuak”, antolakundeko kideen ustez, baizik eta hezkuntza gizarte eredu baten zerbitzura duen “egitura oso baten” ondorio.

Martxoaren 21a “gure indar eta haserreak kalera atera eta gure gaitasun propioei gorazarren egiteko eguna” dela esan dute. Eta bide batez, ikasturte amaierako DBH2 eta DBH4ko errebalidei eta LOMCEri ezetz esateko eta “erronka” horren aurrean indarrak hartzeko aprobexatu dute eguna.

Goizean-goiz zutabeak egin dituzte ikastetxe ezberdinetatik. Jesús Obreron, adibidez, piketeak egin dituzte eta hauen erdian atea itxi diete ikasleei, lasai asko ateraz beranduago. Kanpoan, ordea, poliziak 60 ikasle inguru identifkatu ditu, Ertzaintzaren presentzia oso handia izan den goiz batean.

Momentu batean, ikasleetako bati mugikorra hartu diote poliziek, gaztearen Whatsappean sartuz eta bertan zeuden argazkiengatik Mozal Legearekin mehatxatuz.

Ikasle zutabeetako gazteak identifkatu ditu Ertzaintzak, Mozal Legearekin mehatxatuz eta ikasle bati mugikorra arakatuz

Manifestazio nagusian, kapitalismoaren aurkako oihuak entzun dira, “Hau ez da gure hezkuntza. Ikasleak kapitalismoaren aurka” irakur zitekeen pankartaren atzetik. Ehundaka ikaslek egin dute Andra Maria Zuriaren plaza eta Gasteizko Kanpusa lotu dituen ibilbidea.

 

Aiaraldean ere, kalera

Aiaraldean ere ehundik gora ikasle bildu dira Ikasle Abertzaleakek deitutako manifestazioan, goizean zehar eztabaida tailerrak Laudion egin ostean (Aiaraldea.eus bidez).

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies