Martxoko lehen irratsaioa izanik, hilabete honetan Oihaneder Euskararen Etxean izango direnak ezagutu ditugu. Horrez gain, Bat-bateko antzerki-match ikastaroa emango duen Jose Teran antzerkilari gasteiztarra izan da gurekin. Pil-pilean atalean, uztailean Gasteizen izango diren Hizkuntza Gutxituetako gazteen topaketen berri eman digu Beñat Garaiok. Ondoren, Errigoraren azken kanpaina ezagutu dugu. Arabatik Aleara atalean, Gasteizko Memoriaguneak izan ditugu hizpide, eta horretarako, Gorka Urtaran alkatea eta Frankismoaren krimenen aurkako euskal plataformako kide Lander Garciaren hitzak entzun ditugu. Itziar Rekalderen iritziak eta Euskararen Agendak itxi dute irratsaioa.

Aste honetako aurkezleak: Marta Ugarte eta Saioa Fernandez de Aranguiz

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies