Otsailetik apirilera, Metromuster ekoiztetxe-kooperatiba katalanaren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte Gasteizko ZAS Kultur Espazioan. Aitzaki horrekin, ERRAIETATIK irratsaiora ekarri dugu Xavier Artigas, proiektuko kide eta sortzailea, eta apirilaren 19ean Gasteizen hitzaldia eskeiniko duena. ‘Cultures Audiovisuals Emancipadores’ leloa oinarri hartuta, ikusentzunezko kultur emanzipatzailea praktikara eraman du proiektu independente honek eta hurbiletik ezagutu nahi izan dugu.

2011. urtean, Bartzelonako 15M mugimenduaren ikusentzunezko lanetan ibili ziren Metromuster-ko kide batzuk, tartean, Xavier Artigas bera. Horren aurretik, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen aldeko apustua egina zuten, kooperatiba gisa sortu zenean. Ostean, kalitate eta hedapen handiko dokumental ezberdinen produkzioan buru-belarri ibili dira: ‘[No-res], vida i mort d’un espai en tres actes’ (2013), Termitas, el observatorio DESC y el litigio estratégico del caso Bárcenas (2014), ‘Ciutat Morta’ (2014), ‘Tarajal: Desmuntant la impunitat a la frontera sud’ (2016) edo ’12 d’octubre. Cultura de l’Odi i Legítima Autodefensa’ (2017).

Eta bitartean, eraldaketa sozialarekiko konpromisoa eta herri mugimenduekin harreman estua mantendu du ekoiztetxeak: mugimendu sozialen zein CUPen spot ezberdinak eta musika talde batzuen bideoklipak ere egin dituzte.

Elkarrizketa honetan gai ezberdinen inguruan aritu gara Xavier Artigasekin: Metromuster proiektuaren jatorria, izaera eta ibilbidea, kooperatibismoaren aldeko apustua, mugimendu sozialak eta ikusentzunezkoen zein komunikazioaren garrantzia, besteak beste.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies