Otsailaren 21ean itzuliko da Gasteizko Kutxi kaleko lau taberna ezberdinetatik igaroko den Bertsokatu txapelketa, ikasle unibertsitarioak eta gasteiztarrak bilduz asteazkenero. Finala Gasteizko Gaztetxean izango da martxoaren 22an.

Duela zortzi urte sortu zen Bertsokatu txapelketaren edizio berria otsailaren 21ean hasiko da. Kutxiko Katuek sortu zuten txapelketa eta hau antolatzen jarraitzen dute, bertsolari gazte arabarrak eta ikasleak elkartzeko helburuarekin. Tabernetako saioak asteazkenetan izaten dira, eta finala ostegunez Gaztetxean. Kutxiko tabernak eta Gaztetxea bertsotarako plaza perfektu bilakatzen dira Bertsokatun, eta ikusle mordoa erakartzen ditu sariketak, tabernak lepo betetzeraino.

Berezia da formatua. Adibidez, Bertsokatuko agurrek kantuetan oinarrituak izan behar dute, hori baita bereizgarrietako bat, saioko zatirik garrantzitsuena bilakatu dena dagoeneko. Estilo guztietako doinuetan kantatu izan dute:  Yo no soy marinero,  La Loles,  Sobreviviré, Doraemon, Shin Chan, Grease, Belairgo printzea,  pastoralak…  Atzeko “aurkariei” adarra jotzeko aprobetxatzen dituzte agurrak bertsolariek.  

Tabernentzat ere, gaia

Zazpi urtek berrikuntza askorako ematen dute, eta bertsolariak bakarrik ez, tabernak, Gaztetxea eta gai-jartzaileak ere karakterizatu izan dituzte Bertsokatun. Aurten Katu hitza sartu dute egun bakoitzean: akatu, ukatu, musukatu eta mendekatu. Eta finala, pekatu nagusia izango da. 

Eta epaileak? Publikoaren artean infiltratuta. Beraiek aukeratzen dute zein bertsolarik egiten duen aurrera, “txalometroa” ere erabiliz.

Bertsolaririk ez finalik gabe

Hemen ondo antolatuz gero dena lortu daiteke, eta horixe erakutsi zuten urte batean finaletik kanpo geratu ziren bertsolari guztiek. Aurreko urtean, “Bertsodeskalifikatu” izeneko final alternatiboa egin zuten Errekaleor auzoan, eta epailea oilo bat izan zen. 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies