Gasteizen aurreko astean egin bezala, Pentsionistak Martxan plataformak deituta mobilizazioak egin dituzte Artziniegan, Amurrion eta Laudion eguerdian.

aiaraldea.eus bidez

Pentsionisten politika soziala salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte 12:00etan eskualdeko hainbat herritan. Artziniegan, Amurrion eta Laudion izan dira protestetako batzuk. Edadetu ugari elkartu dira hitzorduetan, Laudion, esaterako, ia 200 lagunek egin dute bat deialdiarekin. Asanblada egin dute lehendabizi udaletxe aurrean, eta plaza erdian ekimena ondoren. Izan ere, pentsionisten gutxienekoa 1.080 euroan jarri dute.

Pentsionisten neurriak baliogabetzeko zakarretara bota dituzte gobernuak etxera bidalitako eskutitzak Laudion, eta sutara Amurrion. Orotara, 200 aiaraldear baino gehiago atera dira kalera.

Iñaki Barandiaran izan da horietako bat: “Badira hilean 300 euro baino jasotzen ez dituzten alargunak. Krisi ekonomikoa pentsionistak ere pairatzen ari gara”. Ekintza sinboliko gisa, pentsionistek etxean jaso duten eskutitza puskatu dute Herriko plazan. “Gutunean 0.25arekin jarraituko dugula 2022 arte esaten dute. Gu ezin gara isilik geratu, gutxienez %7 galdu dugulako jada azken urteetan”. Barandiaranek gogorarazi duenez, Eusko Legebiltzarren 70.000 sinadura aurkeztu zituzten oinarrizko diru-laguntza 1.300 eurora igo dezaten.”Euskal Herrian badira 300-400 euroko pentsiodunak, alargunak nagusiki. Ratio horiek dira pobreziara garamatzatenak”, salatu du.

Farmaziako kopagoa

Farmaziako kopagoa izango dute hurrengo borroka, plataformak aurreratu duenez: “Farmazian ordaintzeko bi modu ditugu. Hemengoa, sinplea; eta konplexua, Espainiara joatekotan dagokiguna. Espainian botiketako tiketa eskatu eta gorde egin behar dugu, bigarren formularen bidez dirua berreskuratzeko”.

Murrizketen harira, oinarrizko lan-sariaren jaitsiera ere salatu dute: “Oraintsu onartu du Espainiako gobernuak hileroko gutxieneko soldata 750 eurokoa izatea. 2022 arte sinatu dute gainera, egoera hobetuz gero igoko dutela esanda”.

Mobilizazioak

Datorren astelehenean berriro elkartuko dira Laudioko plazan. Osakidetzara abiatuko dira jarraian, osasun zerbitzu eta sistemaren egoera salatzera. Otsailaren 22an Bilboko manifestaziora joateko deia ere luzatu dute.

(Argazkiak: Felipe Zilonizaurrekoetxea, Izar Mendiguren Cosgaya eta Unai Gotxi)

200dik gora pentsionistek salatu dute laguntzen murrizketa, gutunak kalean puskatuta - 1

200dik gora pentsionistek salatu dute laguntzen murrizketa, gutunak kalean puskatuta - 2

200dik gora pentsionistek salatu dute laguntzen murrizketa, gutunak kalean puskatuta - 3

200dik gora pentsionistek salatu dute laguntzen murrizketa, gutunak kalean puskatuta - 4

200dik gora pentsionistek salatu dute laguntzen murrizketa, gutunak kalean puskatuta - 5

200dik gora pentsionistek salatu dute laguntzen murrizketa, gutunak kalean puskatuta - 6

200dik gora pentsionistek salatu dute laguntzen murrizketa, gutunak kalean puskatuta - 7

200dik gora pentsionistek salatu dute laguntzen murrizketa, gutunak kalean puskatuta - 8

200dik gora pentsionistek salatu dute laguntzen murrizketa, gutunak kalean puskatuta - 9

200dik gora pentsionistek salatu dute laguntzen murrizketa, gutunak kalean puskatuta - 10

200dik gora pentsionistek salatu dute laguntzen murrizketa, gutunak kalean puskatuta - 11

200dik gora pentsionistek salatu dute laguntzen murrizketa, gutunak kalean puskatuta - 12

200dik gora pentsionistek salatu dute laguntzen murrizketa, gutunak kalean puskatuta - 13

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies