Otsailaren 4an, Villegas taldeko Christian Borikó jokalariak Oyonesa taldeko zaleen irain arrazistak jasan behar izan zituela salatu du sare sozialetan. 

Oyonesa Oion herriko futbol taldea da, gaur egun Errioxako hirugarren mailan jokatzen duena. Otsailaren 4an, Villegas taldearen aurka jokatu zuen Oionen bertan, baina ez partida ez zen behar bezala amaitu.

Villegas taldeko Christian Borikó jokalariak gogor egin du Oyonesa taldeko zaleen aurka. Izan ere, irain arrazistak jasan behar izan zituen Oion Arena zelaian.  

“Zelaiaren alboan etengabe iraindu ninduten zaleak egon ziren. Hasiera batean, beste taldekide batekin hasi ziren, Victor Lopezekin. Atsedenaldia pasata, Lopez beste albora joan zen eta Christian Borikók jasan behar izan zituen irainak 45 minutuz”, azaldu dute Villegas taldeko kideek. “Zelaietatik kanporatuak izan behar dira”, salatu dute. 

Borikók berak ere salaketa sare sozialetan zabaldu zuen. “Tximino” deitu ziotela salatu eta “horrelakorik inoiz jasan ez izana” salatu du.

Salaketa publiko egin bezain laster, Oyonesa taldeak barkamenak eskatu dizkio jokalariari. Jokalariak ere, barkamenak onartu ditu, baina ez printzipioz ez dute neurririk hartuko.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies