Urtarrilaren 24an epaitu zuten Gasteizko kazetaria, Iñaki Soto Garako zuzendariarekin eta Jone Goirizelaia Cabacas familiaren abokatuarekin batera. Apirilaren 9an sei urte beteko dira gomazko pilotakada batek Iñigo Cabacas hil zuenetik, baina oraindik ez da ertzainen aurkako epaiketarik egin.

Urtarrilaren 24an egingo zuten Iñigo Cabacasen heriotzarekin lotutako lehen epaiketa. Paradoxikoa dirudien arren, hilketaren erantzulea nor izan zen ez zuten aztertu. Aitzitik, Iñaki Iriondo kazetari Gasteiztarra -eta Hala Bediko Suelta La Olla irratsaioko kolaboratzailea-, Gara egunkaria, Iñaki Soto  zuzendaria eta Jone Goirizelaia abokatua epaitu zituzten, ‘Ugartekoren’ salaketa baten ondorioz.

Ertzainburuak egunkariaren aurka jarritako salaketan, haren “ohorea eta intimitatea” urratzea leporatu zien eta 250.000 €-ko kalte ordainak eskatu zituen. Goirizelaia abokatuak salatu zuenez, “justizia oso motel doa gauza batzuetarako eta oso azkar beste batzuetarako. Hori sentitu du Cabacasen familiak”.

Orain, informazio itugarriak “fidagarriak eta benetazkoak” direla uste du epaileak. “Ugarteko” Iñaki Larrea izeneko ertzaina dela esaten duen informazioaren inguruan, informazio eskubidea bermatu dela azpimarratu du. Hala ere, sententzia errekurritu dezake ertzainak datozen 20 egunetan.

Apirilaren 5ean sei urte beteko dira Ertzaintzaren gomazko pilotakada batek Iñigo Cabacas Athleticeko zalea Bilboko Kirruli tabernaren kanpoaldean larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an hil zen, erietxean. Haren heriotzarekin lotuta sei ertzain auzipetu dituzte, baina nahiz eta ageriko frogak egon, oraindik ez dago epaiketarako datarik.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies