Sustapen ministerioak Euskal Y-a eta Nafarroako korridorea lotzeko aurkeztutako bi proposamenen (Gasteiz edo Ezkio) aurka agertu dira Lautadako bizilagunak.

Alea.eus bidez

Lautadako bizilagunek AHT-aren aurkako sinadurak bildu dituzte asteburuan; larunbatean, Ilarduia, Egino eta Andoingo inauterietan, eta igandean, Dulantziko San Blas jaietan. Izan ere, urtarrilean Iñigo de La Serna Sustapen ministroak iragarri zuen Gasteiz bitartez lotuko dutela Euskal Y-a eta Nafarroako korridorea, eta bi aukera utzi zituen mahai gainean; Iruñea-Gasteiz eta Iruñea-Ezkio. Agintariek Gasteizko aukera lehenetsi badute ere, ez dute  Ezkiokoa guztiz baztertu. Besteak beste, Aralar mendilerroa zeharkatu beharko litzateke Ezkiotik eginez gero.

Lautadako bizilagunen ustetan, “aurkeztu dituzten bi proposamen hauek inguruan bizi diren pertsonentzat eragin gogorra izango dute”, bereziki, Andoin, Ibarguren, Urabain, Donemiliaga, Bikuña, Munain, Langarika, Gazeo, Txintxetru eta Ezkerekotxa herrietan, “abiadura handiko trenbideak herri hauetako etxeetatik oso gertu eraikiko baitira”.

Era berean, inpaktu akustikoa “oso garrantzitsua” izango dela ohartarazi dute, “ingurumen-txostenak adierazi bezala”.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies