Badatoz Arabako herri inauteriak. Zalduondo, Urkabustaiz, Gasteizko Gaztetxea, AEK-ren gala, Alde Zaharra, SUmendi… Otsaileko bigarren asteburuan ospatuko den jaia ez da asteburura mugatuko. Deialdi ezberdinak bildu ditugu gurean.

Argazkia: alea.eus

Ostiralean, ohikoa den legez, AEK-k gala egingo du Gasteizko Kubik aretoan. Magika, musika, luntxa… egongo dira 19:00etatik aurrera mitologia oinarri hartu. Azken egunetan, mitologia hau azaltzeko hitzaldi ezberdinak egin dituzte, tartean, SUmendi Gazte Espazioan. 

Urteroko beste hitzordu bat Urkabustaizko inauteriak dira. Otsailaren 9an, ostiralean, mozorro jaitsierarekin hasiko dute arratsaldea eta Ane Gebara ipuin kontalaria, Jonuren kontzertua… egongo dira Izarran. 

Gasteizko Gaztetxeak sardina erretzen hasiko ditu inauteriak. 18:00etan hasiko da jaia eta kalejira eta kontzertuak egongo dira arratsalde/gauean. Azken asteetan, eguna prestatzeko tailerrak egin dituzte muinoko etxean.

Alde Zaharrean ere, burubelarri daude Goian taldeko kideak. Apur bat aurreratu eta ostegunean, otsailaren 8an, aterako dira kalera, Ostegun Landeroan. 15:30etan hasiko dira eta dantza eta kalejira egongo dira, aurreko egunetan prestatutako mozorroekin lagunduta. 

SUmendi Gazte Espazioan ere 8an aterako dira kalera: txokolatada, mozorro tailerra eta aurpegi margoketa egongo dira Judimendiko parkean.

Arabako herrietan, Kuartangon, Ilarduian, Andoinen eta Eginon inauteriak ospatu dituzte jada. Larunbata, aldiz, ez da herrien eguna izango: Zalduondon otsailaren 11n aterako dira kalera, Kanpezun 13an eta Salcedon 17an.

Baina ez dira deialdi bakarrak izango. Kontestua aprobetxatuz, eragile ezberdinak kalera aterako dira eta ikuskizunak egingo dituzte. Horren adibide, Indarra Dantza Taldea: ostiralean ikuskizuna egingo dute Andra Maria Zuriaren plazan.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies