Kaixo entzule! What The Basque irratsaioaren “import” saio honetan, hauek dira ekarri ditugun audioak:

Partekatuko dugun lehen audioa Australiako 3CR irratian egiten den saio bat da, Dirt Radio irratsaioa da eta entzungo dugun atalean #stopAdani mobilizazioak ezagutuko ditugu. Kolonizazioa, bir-kolonizazioa, ustiaketa kapitalista bortitza… Espero dugu podcast hori zuri ere gustatzea eta beste herrietako borroka ereduez asko ikastea.

Euskal Herrira ekarriko dugun bigarren podcasta  ere 3CR irratikoa da, Freedom of Species irratsaiokoa zehazki. Jardunaldi antiespezista batean Brad King animalistak emandako hitzaldia entzungo dugu. Hemen bada beganismoan lanean ari den jendea, ikas dezagun urruneko ahotsetatik ere.

Hori izan da gaurko saioa, gogoratu munduan zehar ingelesez egiten diren irratsaio interesgarrien bila gabiltzala, eta Hala Bediren antzeko irrati libreren bat ezagutuko bazenu, pila bat eskertuko genuke abisua ematea.  Email bat bidali dezakezu whatthebasque@gmail.com helbidera eta tuiterren ere eskura gauzkazu: @halabediWTB

Datorren asteartean (19:00-20:00) izango gaituzu uhinetan berriro. Eman play beheko podcast horri eta espero dugu gustatzea, gozatu eta aste on pasa!

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies