Urtarrilaren 13an, milaka lagunek dispertsio politikaren amaiera eskatuko dute Bilboko La Casillatik abiatuko den mobilizazioan. Araban, autobusak bete diren bitartean, eragile, norbanako, tabernari edo sindikatu ezberdinek deialdiarekin bat egin dute. Twitterren bildutako 20 argazki eta bideo bildu ditugu artikulu honetan.

Gasteizko auzo ezberdinetako eragile eta taldeek argazkiak atera eta bideoak grabatu dituzte. Irudietan, Judimendiko Gazte Asanbladarena eta Txagorritxu Zizta Euskara Taldeko ‘Auzoa Kantari’.

Kolektibo feministek ere ‘Prest gaude’ esanez grabatu dituzte bideoak.

ELA, ESK eta LAB sindikatuek ere bat egin dute mobilizazioarekin. LAB sindikatuko metal arlokoek ere deialdia zabaldu zuten euren asanblada batean. Bi sindikatuek Bilbora joateko deia egin dute ohar ezberdinetan.

 

Gasteizko Ikasle Mugimenduko kideek argazkia atera zuten Auzolana Pilotalekuan.

Mendialdean, elurra lagun, bideoa grabatu zuten adin ezberdinetako herritarrek.

Añanan frontoian babestu ziren deialdia zabaltzeko.

Familia eta lagunen bideoak ere iritsi dira Otxandiotik eta Gorbeialdeatik.

 

Osasun arloko langileek larriki gaixo dagoen José Ramón López de Abetxukoren askatasuna eskatu dute.

Salburuan argazkia atera zuten ‘Prest gaude’ pankartarekin.

Oholtza gainera ere iritsi dira deialdiak Yonkerendan antzerki taldearen eskutik.

Alde Zaharreko Txapelarri tabernako tabernariak ere Bilbon egongo dira. Bilboko 100 taberna ezberdinek bat egin dute egun osoko plangintzarekin.

Gasteizko Etxerat elkarteko senideak ere Bilbon egongo dira. Asteburuan ez dituzte euren alabak, anaiak edo aitak bisitatuko. 

Sare Gasteizek ere lagun talde eta norbanakoen deialdiak jaso ditu, tartean, espetxetik ateratako Txema Matanzasena.

https://twitter.com/SareGasteiz/status/951497434370277376

Martxoak 3 elkarteko kideak ere Bilbon egongo dira.

Deialdi guztiak bilduz, bideoa osatu dute Sare Gasteizkoek.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies