Urtarrilaren 18an, otsailaren 8an eta martxoaren 1ean izango dira saioak. Legution bizi diren eta euskararen egoeraren inguruko kezka, zalantzak edo proposamenak dituztenak daude gonbidatuta.

Euskaltzaleen Topagunea eta Legutioko euskaltzale talde batek, Udalaren laguntzarekin, euskara eta Legutio ardatz izango dituen ‘Hausnarketa Prozesu Irekia’  antolatu dute hurrengo hilabeteetarako.

Prozesua, bi orduko hiru saioek osatuko dute, hirurak ordu eta leku berean, saiotik saiora hiru asteko tartearekin. Euskaltzaleen Topaguneko bi  teknikariek gidatuko dituzte saioak, horretarako egokia den parte hartze  metodologia bat erabilita.

Lehenengo saioa, urtarrilaren 18an izango da, bigarrena otsailaren 8an eta azkena martxoaren 1ean. Jubilatuen egoitzak izango dira saio guztiak, 19:00etatik aurrera.

Antolakuntzatik adierazi dutenez, “Legution bizi diren eta euskararen egoeraren inguruko kezka, zalantzak, proposamenak, ideiak, gogoa,… duten guztiek dute euren lekua prozesuan”.

Parte hartzaileak herriko hainbat arlo, adin, genero eta sentsibilitatekoak direla bermatzeko, euskaltzale taldeak 50 pertsona inguruko zerrenda osatu du horiei helburuak banan banan azaldu eta parte hartzera gonbidatzeko.  Hala ere, proposamena irekia denez, eragileek parte hartzeko deialdia egite dute.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies