Guztira 23 greba egun egingo dituzte datozen hilabeteetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ikasturte hasierako mobilizazioek oihartzun handia izan zuten Araban, batez ere Gasteizen.

2016-2017 ikasturtea mobilizazioekin amaitu zituzten hezkuntza publikoko langileek. Ikasturte hau ere berdin hasi dute -abenduaren 12an Arabako unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko langileen %80ak egin zuen greba- eta, gauzak asko aldatzen ez badira, greba egunekin amaituko dute. 

Hezkuntza publikoko langile guztiak daude deituta martxoaren 14, 15 eta ekainaren 12ko greba egunetara. Sektoreka ere aste osoko lanuzteak egingo dituzte:

  • Irakasleek apirilaren 23ko astean.
  • Heziketa berezikoek maiatzaren 7koan.
  • Sukaldeko eta garbiketako langileek maiatzaren 21ekoan
  • Haurreskolakoek ekainaren 4ko astean. 

Beraz, 23 greba egun egongo dira guztira ikasturtea amaitu arte eta hau guztia antolatzeko bilerak, elkarretaratzeak, sozializazio eta salaketa ekimenak… egingo dituzte.

Eusko Jaurlaritzak “bere jarrera inmobilista” aldatu duela baina aldarrikapenen zati txiki bati baino ez diola erantzun adierazi dute ELA, LAB eta Steilas sindikatuek. Datorren egunetan, bi aldeek negoziazio mahai sektorialetan bilduta jarraituko dute: aurrera egin ezean, iragarritako mobilizazioei ekingo diete. Aldarrikapen ezberdinak mahaiaren gainean jarri nahi dituzten arren, hezkuntzan inbertsioa handitzea da hauen eskaera nagusia.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies