Urduñako Gazte Asanbladak 20 urte bete ditu. Gaztetxe Eguna izango da urtemugako lehen ekimena.

Aiaraldea.eus bidez

Urduñako Gazte Asanbladak bi hamarkada eman ditu, oraingoz, auzolanean. Oharrean adierazi dutenez, “20 urtez argira izar gazteen distira” izango da urteurrena ospatzeko baliatuko duten leloa. 

Aurreneko ekintza ere iragarri dute: Gaztetxe Eguna. “Ohar honen bitartez, urtarrilaren 20an antolatuko dugun festan aktiboki parte hartzeko gonbita egiten dizuegu”, adierazi dute. 

Aldaketarekin dator, ordea, aurtengoa: “Aurreko urteetan koadrilen arteko egun bat prestatzea proposatu izan da, baina Gazte Asanbladak 20 urte beteko dituenez, Gaztetxe Eguna koadrilen artean antolatzea erabaki dugu”.

Egun osoko egitaraua
Ohi bezala, egun osoko egitaraua dute buruan. Bazkalostean koadrilen arteko jolasak izango dira nagusi; oka jokoa zehazki. Horretarako 5 laguneko taldeak osatuko dituzte. “Helburua Okaren amaierara iristea izango da, hainbat froga gaindituz. Koadrila bakoitzak 3 jolas pentsatzea proposatu dugu, jende gehiagok parte hartu dezan”, erantsi dute. Ekarpenak erakargarriak izateko irudimenarekin jolasteko deia zabaldu dute. 

Koadrilen arteko bazkaria ere prestatuko dute. Atzotik dago apuntatzeko aukera Lupardika eta Mugalde tabernetan. Jarduera gertutik ezagutu nahi dutenei igandean, urtarrilaren 14ean 17:00etan gaztetxean egingo duten bilerara joateko parada mahaigaineratu diete. 

2012an zabaldu zuten egungo gaztetxea, hainbat obra egin ostean.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies