“De Miguel” auziko epaiketaren bigarren egunean aurreneko ika-mika sortu da bi auzipeturen artean. Hain justu, Xabier Sanchez Robles Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendaria izandakoaren eta Gurutz Larrañaga Kultura saileko bigarrenaren artean.

Argia.eus bidez

EAEn sekula izan den ustelkeria auzi handienaren epaiketan, 150 pertsona baino gehiagok deklaratu beharko dute. Zerrenda horretara beste pertsona bat gehitzeko eskatu du Gurutz Larrañagaren abokatuak: Miren Azkarate Kultura sailburua izandakoa.

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak esleitutako kontratu irregularren inguruko adarra lantzen hasi dira epaiketan, – auziaren tamaina ikusita, epaiketa bera hamabi adarretan banatzea erabaki baitzuten epaileek- Fiskaltzak uste du Kultura sailak esleitutako zenbait kontratu, Arabako EAJko bigarrena zen Alfredo de Miguelen sarea finantzatzeko erabili zirela.

Ekintza horien ardura Xabier Sanchez Robles Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendari izandakoaren eta Gurutz Larrañaga Kultura saileko bigarrenaren gain jarri ditu, horregatik 18 eta 17 urteko espetxe zigorra eskatu du hurrenez hurren.  

Akusatuek ,ordea, ez dute ekintza horien gaineko ardura beren gain hartu nahi. Bi auzipetuen abokatuen artean- ika-mika sortu zen astearteko saioan, ardura hori norena zen erabakitzerakoan. Batak besteari egotzi zion ardura. Azkenean, Gurutz Larrañagaren abokatuak Miren Azkarate Juan Jose Ibarretxeren garaian Kultura sailburu izandakoaren agerraldia eskatu du, departamentuaren funtzionamendua azaldu dezan.

‘De Miguel auzia’ izenez izen

‘De Miguel auziaren’ epaiketa urtarrilaren 8an hasi zen da Arabako Probintzia Auzitegian. Denera, 26 lagun daude auzipetuta, guztiak Arabako EAJko alderdikide ohiak, tartean, De Miguel bera, Araba Buru Batzarreko kide ohi eta Arabako Aldundiko Tokiko Administrazioetarako diputatu ohia; Aitor Telleria ABBko kide ohia eta Koldo Otxandiano Arabako burukide eta Arabako Ongizate Institutuko zuzendari izandakoa. Orotara, 450 urte baino gehiagoko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskalak; De Miguelentzat 54 urte eta 9 hilabetekoa, eta legez kanpoko komisioak kobratzea, kapitalak zuritzea eta eragin-trafikoa leporatzen dizkiote, besteak beste.

Baina ez dira auziko izen bakarrak.

1.- Alfredo de Miguel.

2.- Ainhoa Bilbao: Alfredo de Miguel negozio kidea eta Kataia Consulting enpresaren jabeetako bat. 30 urteko espetxe eskaera.

3.- Aitor Tellería.

4.- Araceli Bajo: Kataia Consulting enpresako jabea Ainhoa Bilbaorekin batera. 21 urteko espetxe eskaera.

5.- Koldo Ochandiano. 32 urteko espetxe eskaera.

6.- Iratxe Gaztelu-Urrutia: Kataia Consultingeko hirugarren jabea. 22 urteko espetxe eskaera.

7.- Aintzane De Miguel: Kataia Consulting enpresako kontuak eramateaz gain, auziarekin lotutako beste enpresa batzuen kontuak ere kontrolatzen zituen. “Faktura faltsuak” sortzea leporatzen diote. 13 urteko espetxe eskaera. 

8.- Iñaki San Juan: EAJko militantea, Errexal eta Ortzi Muga bezalako enpresetako administratzailea. Enpresa hauek, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Departamentutik kontratuak jaso omen zituzten, “a dedo”. 19 urteko espetxe eskaera.

9.- Josu Montes: Ortzi Muga enpresako administratzailea eta Errexal enpresako langilea. EAJ-ko militantea. 18 urteko espetxe eskaera.

10.- Francisco Javier Sánchez Robles: Kutura Departamentuko zuzendarietako bat Juan José Ibarretxerekin 2003tik 2009ra. 18 urteko espetxe eskaera.

11.- Gurutz Larrañaga Zubizarreta: Kultura sailburu ordea 2003ko uztailetik 2009ko maiatzera Juan José Ibarretxeren Gobernuan. 17 urteko espetxe eskaera.

12.- Jon Iñaki Echaburu: EAJko militantea, Urbanorma Consultingeko kidea eta lotura zuzena Arabako Teknologia parkeko irregultartasunekin. 11 urteko espetxe eskaera. 

13.- Alfonso Arriola: Arabako Teknologia Parkeko gerentea 2006tik 2009ra bitartean. 21 urteko espetxe eskaera.

14.- Julián Sánchez Alegría: EAE-ko Parke Teknologikoen presidentea 2005etik 2009ra bitartean. 17 urteko espetxe eskaera. 

15.- Miren Lourdes Bilbao: Arabako Teknologia Parkeko zuzendaria 2007ko ekainetik 2011ko otsailera arte. 12 urteko espetxe eskaera. 

16.- Sergio Fernández Oleaga: Studio Técnico Obras y Arquitectura S.L. enpresako administratzailea bazkide bakarra. Enpresa honek, Kataia Consulting lagundu zuen modu ilegalean, 12 urteko espetxe eskaera.

17.- María Justina Angulo: Zambranako alkatesa (EAJ) 1995etik 2007ra. 2007tik 2011ra zinegotzia herri berdinean. Bost urteko espetxe eskaera. 

18.- Jesús José Arruti Letemendia: Jesús Arrutirekin batera Sidepur enpresakoa administrazailea. 19 urteko espetxe eskaera. 

19.- Jesús Arruti Odriozola: Jesús José Arrutiren aita, Sidepur enpresako bazkidea eta Zerulurreko administratzaile bakarra. 19 urteko espetxe eskaera.

20.- Estíbaliz Arruti Letemendia: Jesús Arrutiren alaba eta Sidepur enpresako langilea. 6 urteko espetxe eskaera.

21.- Gorka Errasti: Zerulurreko sortzaileetako bat. 6 urteko espetxe eskaera.

22.- Francesc Fernández: Riera taldeko arduradunetako bat eta “Zambra auziarekin” lotura. 7 urteko espetxe eskaera.

23.- Plácido Casas: Riera taldeko arduradunetako bat. 7 urteko espetxe eskaera.

24.- Joaquín Sabater: “Zambrana auziarekin” lotutako enpresaria. 7 urteko espetxe eskaera.

25.- Ramón Tomás Riba: “Zambrana auziarekin” lotutako enpresaria. 7 urteko espetxe eskaera.

26.- Prudencio Hierro: Fiskaltzaren ustez, De Miguel-Bilbao bikoteari Gorlizeko etxearen konponketak ordaindu zizkion, “influentzia politikoak” eskertu nahian.

Auzipetuen deklarazioak otsailaren 19tik aurrera izango direla aurreikusi dute. Data hauek aurreko ostiralean zehaztu zituzten, Gasteizko epaitegian egindako bileran. Kasuaren garrantzia dela eta, epaiketa zenbait hilabetetan luzatuko dela aurreikusten da. 26 auzipetuen deklarazioez gain, fiskaltzak 67 lekukoz eta 21 adituz osatutako zerrenda aurkeztu du. Era berean, makroepaiketa hau hartzeko zenbait obra egin behar zan dituzte Arabako auzitegian.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies