Urtarrilaren 8an hasi zen “De Miguel auzia” eta epaitegietan eseri beharko dira EAJ alderdiko buru izandako ugari. Azken egunetan, ordea, jeltzaleek esan dute epaiketak ez duela zerikusirik alderdiaren ustelkeriarekin. ADI! Elkartearen analisi honetan, aldiz, lotura zuzena azaltzen dute.

EAJ-k ez du inor alderditik bota De Miguel auziagatik. Alderdiak soilik Alfredo De Miguel, Koldo Otxandiano eta Aitor Telleriari (ordu batzutarako atxilotuak izan ziren beste bost auziperatuekin batera) egin zien eskari formala afiliatu karnetak itzultzeko. Hiru militante jeltzale hauen ezezkoaren aurrean, Iñigo Urkulluk, garaiko EBB-ko presidentea eta atxiloketak gertatu eta bost hilabetera, publiko egin behar izan zuen alderdiak jada eskatu zizkiela karnetak hiru afiliatu hauei eta bide batez karnetak itzultzeko eskaria berretsi.

EAJ-k ez du inolako barne ikerketarik abiatu edo auziarekin zerikusia duten afiliatuen (arestian izendatutako hiru horiek baino gehiago dira afera honetan murgilduta dauden militanteak) aurkako kanporatze barne-prozedurarik hasi. Azken hau gerta zedin, alderdikideren bat salaketa bat aurkeztu behar zuen EAJ-ren barneko diziplina organoaren aurrean. Inork ez zuen hori egin.

2011ko urtarrilean, Gasteizko legebiltzarrean ‘De Migel’ aferagatik ikerketa batzordea hasteko bezperan, hiru jeltzale horiek behin-behineko baja hartu zuten alderditik karnetak itzulita. Joseba Egibarrekin negoziatu zuten behin-behineko baja hori, ez kanporatzea. Baja eman zuten une berean honakoa adierazi zuten hiru jeltzaleak publikoki: “Gure zatia bete dugu, orain zuei dagokizue gu bakarrik ez uztea.”

2011ko apirilean Alfredo De Miguel (‘Txitxo’ lagunentzat) Gasteizko Legebiltzarreko ikerketa batzordera aurkeztu zen agiri bat irakurtzera eta ez zuten bakarrik utzi. Ez horixe, besarkadaz jaso eta txaloz agurtu zuten ‘Txitxo’. Gasteizko besarkada ustela.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies