Alcala de Henareseko auzitegian izan da berrogeita hamar lagunen -tartean zazpi arabar- aurkako epaiketa. 2015eko epaiketa batean egindako ekimen sinboliko batengatik, desordena publikoa egotzi zieten, bost hilabeteko espetxi zigorra eskatuz bakoitzarentzat. Gaur eman dute amaitutzat epaiketa, eta sententziaren zain geratu dira.

Topatu.eus bidez

2013.urtean sortu berri zen Ernai Gazte Antolakundeak Gazte Danbada antolatu zuen Urduñan. Ekitaldi nagusiaren egunean, Xabier Lopez Peña preso politikoa espetxean hil izana salatu zuten. Fiskaltzak eta AVT elkarteak, terrorismoari gorazarre egitea leporatuta, bina urteko kartzela eskatu zuten Ernaiko zazpi kiderentzat -tartean Aitor Anda gasteiztarra-. Topatuko kidearentzat eta Periko Solabarriarentzat, berriz, urte eta erdikoa. Azkenean, ordea, azken honen aurkako karguak epaiketa hasi aurretik kendu zituzten. 

2015.urteko maiatzean jarri zuen epaiketarako data Angela Murillo epaileak, Segi gazte antolakundearen aurkako makro-epaiketan aste batzuk lehenago talde terroristako kide izatea egotzita zazpi gazte espetxeratu zituen epaile berberak. 

Epaiketa iristean, desobedientziaren aldeko hautua egin zuten epaituek ekimen sinboliko baten bidez. Zortzi akusatuak altxatu ziren, espetxeratuen argazkiak soinean zituztela eta herri harresi bat irudikatuz; publikoko kideek, berriz, gazteak babestu zituzten. Momentuko akusatuei zein publikoari, desordena delitua egotzi zieten. 

Hiru urteren ostean, iritsi da epaiketa. Urtarrilaren 9ko goizean gerturatu dira epaituak -7 arabar haien artean- Alcala de Henareseko epaitegira. Auzipetu guztiak izan dira deklaratzen lehenak. Publiko gisa zeudenek epaiketa hartan ez zutela txalotu eta ezer ez zekitela azaldu dute; auzipetuak zirenak berriz, herri harresia protesta sinboliko gisa egin zutela adierazi dute. 

AVTko abokatu baten txanda izan da ostean, lekuko gisa deklaratu duelarik. Publikoko jendea oihuka hasi zela esan du, aulki gainera igo ez ote ziren gaineratuz. Epaiketaren unean aretoan zeuden bi poliziek ere eman dute euren lekukotza, publikoa pixkat bat tiratu eta ondoren euren kabuz irten zirela azalduz. 

Abokatuetako batek adierazi du ezin dela argudiatu publikoko kideetako bakoitzak txalotu zuenik; eta beraz, guztien absoluzioa eskatu dute defentsaren abokatuek, “eragozpena ez zelako larria izan eta ez dagoelako frogarik”. Fiskalak eskaerei eutsi die, bost hilabeteko espetxe zigorra bakoitzarentzako. Sententziaren zain geratu da epaiketa.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies