Gasteizko Udalak zezenketak bueltatzeko aukera ireki zuen ikasturte hasieran, baina ez da eskaintzarik iritsi. Bigarren urtez jarraian, ez da zezenketarik egongo Gasteizen.
Gasteizek ez du zezenketarik izango 2018ko jaietan. Ez da eskaintza bakar bat ere iritsi Udalak horretarako aukera ireki ostean.
Joan den urtean ez zen eskaintzarik egin, eta zezenketarik gabe igaro ziren Gasteizko jaiak. Aurten, berriz ere, lehiaketa iazko baldintza berdinekin aurkeztea erabaki zuen Gasteizko udal gobernuak, eta hamabost egun izan dituzte proposamenak aurkezteko.
Interesa zuen enpresak 3.000 €-ko kanona ordaindu beharko du, eta harea jartzeaz arduratu behar zen (30.000 €), erizaindegia jarri eta musika banda kontratatzearekin batera. Guztira, hiru zezenketa antolatu behar zituen.
2011an fueron 52.000 pertsona joan ziren zezenketetara baina 2015ean 29.000 baino ez ziren hurbildu Iradier Arenara. 2016an, zezenketak egin ziren azken urtean, batez beste, 2.000 lagun hurbildu ziren.