Arabako HIESAren Aurkako Batzordeak arazo ekonomikoekin hasi du urtea. Beste urte batzuetan bezala, Gasteizko Udalak hasiera eman dio urte berriari, baina Gobernuz Kanpoko Erakundeekin edo bestelako kolektiboekin sinatu beharreko hitzarmenak sinatu barik. Horien artean daude Aterpea edo HIESAren Aurkako Batzordea. 

Langileek, 2017an bezala, euren azken lansaria kobratu gabe eman diote hasiera urte berriari, hala salatu du enpresa batzordeak. Batzordeak eta Gasteizko Udalak sinatutako azken kontratua 2017ko ekainekoa da eta 46.000€-ko balioa zuen.

2018.urte hasieran bertan, Gasteizko Udalak hitzarmen berria sinatu beharra zuen. Arrazoia, oso sinplea: irabazi ekonomikorik gabeko elkarteek zerbitzuak eskaini ahal izatea eta, aldi berean, soldatak kobratzeko atzerapenak ekiditzea. Horren adibide bat da HIESAren Aurkako Batzordea.

Enpresa batzordetik, beraz, erantzukizuna eta lehentasuna eskatu diete EAJ eta PSE alderdiei. Zehazki, Gorka Urtarani y Peio Lopez de Munaini; hitzarmen berria ezinbestekoa dela gogoratu diete. 

Bitartean, urtarrilaren 9an, asteartean, batzordeko kideek asanblada bat egingo dute, aurrerantzean zer egin erabakitzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies