Autoritatearen aurkako delituak egotzita, Madrilgo Lurralde Auzitegian deklaratu beharko du Boro ezinenez ezagutzen den kazetariak. Apirilaren 16an izango da epaiketa.

Argia.eus bidez

2014an Madrilen Espainiako erregearen aurka izan zen manifestazio baten harira epaituko dute. Poliziari eraso egin izana leporatzen diote kazetariari. Boro La Haine eta Kaos en la Redatarietako kazetaria da eta berriki Auzitegi Nazionalean ere deklaratu behar izan du sare sozialetan terrorismoa goratzeaz akusatuta.

Iazko azaroan Audientzi Nazionalean deklaratu zuenean, sare sozialetan terrorismoa goraipatzeaz izandako epaiketa “propio” sortutakoa izan zela adierazi zuen Borok.  Hau da, lehen epaiketa hori apirilaren 16an dioten bigarren epaiketa “babesteko” egin ziotela adierazi zuen Borok; aurrekari penalak izan ditzan bere gain. Bigarren akusazioan sei urteko kartzela zigorra eskatzen dute bere aurka eta aurrekari penalak dituenez, espetxeratua izateko arriskuan egon daiteke.

Bestalde, Ruben Ollo, La Haine eta Kaos en la Red atarietako kolaboratzaileak, besteak beste,  Audientzia Nazionalean deklaratzeko zitazioa jaso du. Honi ere sare sozialetan terrorismoa goratzea leporatzen diote. Guardia Zibilak irailaren 7an atxilotu zuen eta urtarrilaren 19an deklaratu beharko du epailearen aurrean.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies