Lau urte igaro dira argazkilari gasteiztarra Kolonbian desagertu zenetik. 

Laugarren urtez, Kolonbian desargertu zen Borja Lazaro gasteiztarra gogoratu dute Gasteizen. Elkarretaratzea urtarrilaren 7an izango da, 13:30ean, Urrezko Zeledonen plazan (Korreosen). Bertan izan dira Lazaroren familia, lagunak eta ezagunak, eta horiekin batera, Gasteizko alkate Gorka Urtaran eta Paco Lobaton eta Anabel Carrilo, QSDGLobal fundazioaren presidente eta zuzendaria, hain zuzen ere. Erakunde honek lan handia egiten du desagertutako pertsona eta haien familien alde. 

Familiak eta lagunek haren zain jarraitzen dute, eta aurten, besteak beste, Gasteizko Udalaren laguntza jaso dute, izan ere,  Pertsonen Desagerpenekiko Udalerri Sentikorren lehen Sarearen kide bihurtu da; besteak beste, desagertze-salaketei erantzun eraginkorragoa eta antolatuagoa ematea helburu duen sarea. 

Lazaro ingeniari informatikoa eta argazkilaria zen, eta 2013ko urriaren 6an Hegoamerikara abiatu zen, bidai luze bati ekiteko. 2014ko urtarrilaren 7tik 8rako gauean, El Cabo de la Vela izeneko herrian zegoela, desagertu zen.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies