Manzanos, Quintanilla de la Ribera eta Leciñana Okako kontzejuak kexu dira. AHTak Arabako Errioxa zeharkatzeak administrazioaren aldetik piztu duen oposizio berdina nahi dute Arabako Bailaretan egingo duen “hondamendia” gelditzeko.

Alea.eus bidez

“Oposizio berdina behar da Arabako Errioxan eta Arabako Bailaretan. Denok gara Arabako bizilagunak. Horregatik gure administrazioei eskatzen diegu sutsuki defendatzea Bailaretako herriak ere”. Manzanos, Quintanilla de la Ribera eta Leciñana Okako kontzejuek publiko egin dute Abiadura Handiko Trenaren inguruan duten haserrea. Gutun batean azaldu dutenez, Burgos eta Gasteiz lotuko duen AHTaren lineak Erriberabeitiko eta Erriberagoitiko hainbat herri eta mendi zeharkatuko ditu: “Geratzen zaigun natura apurra hondatuko du AHTak, eta inguratu egingo gaituzte azpiegitura gehiagorekin”.

Iragan udan jakin zuten Arabako Bailaretako lagunek AHTak inguruan eragingo dituen kalteak, baina Arabako Errioxarekin ez bezala, “zoritxarrez, gure udal, foru eta erkidegoko ordezkari politikoek ez dute ezer esan, eta hedabideetan hitz-erdi bat ere ez dute jaso”. Are gehiago, informazioa eskatu dutenean, adierazi diete egitasmoa ezin dela aldatu, eta “izorratu” beharko direla. 

Arabako Errioxaren inguruan ordezkari politikoek egin dituzten adierazpenak “pozgarriak” direla nabarmendu dute Añanako kontzejuek, eta gaineratu dute “azkenik, badirudi zentzutasuna gailendu dela, eta ikusten dutela halako proiektu batek eskualde oso bat hondatu dezakeela”. Izan ere, herri txikien irudikoz “AHTa txarra bada Arabako Errioxarentzat, txarra da Arabako Bailarentzat ere”.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies