Hiru orduko bi lan uzte ezberdin egin dituzte, garraio publikoan eta udal instalazioen jardueran eraginez. Lau aldarrikapen nagusi atera dituzte kalera, tartean, soldata baldintza duinagoak. Sindikatuen arabera, langileen %60ak babestu du lan uztea.

Gasteizko Udaleko eta Tuvisako langileek sei orduko lan uzteak zituzten deituta abenduaren 19rako. Guztira, bi lan uzte ezberdin egon dira: goizeko txandan 11:30etan hasi dira eta arratsaldeko txandakoek 17:30etan amaitu dute. Lan uztea hasi aurretik, asanblada bat egin dute Villa Suso jauregian eta 11:30etan hasi da eguneko manifestazio nagusia.

Lan uzte honek erantzun handia izan du Tuvisan eta Gizarte-Etxeetan, autobusen eta udal instalazioen eguneroko jarduera baldintzatuz. Hala ere, zerbitzu minimoak ezarri ditu Udalak eta langile asko lanera joan behar izan dira. Sindikatuen arabera, langileen %60ak babestu du lan uztea.

Aldarrikapenen artean daude:

  • Soldata baldintza duinagoak.
  • Behin-behinekotasunaren aurrean neurri hobeak: sindikatuek behin baino gehiagotan salatu dute langile hauen egoera ‘latza’.
  • Erosteko ahalmenaren berreskuratzea: urteak daramatza izoztuta.
  • Lan Eskaintza Publiko gehiago, eta askoz modu orokorragoan, lanpostu ezberdinetan.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies