Hala Bediri helerazitako bideo batean ikus daitekeenez, tranbia batean eta anbulatzia batean, larriki gaixorik dagoen presoaren askatasuna eskatzeko margoketak egin dituzte, “Ibon SOS eta “Ibon Kalera” leloekin.

Ibon Iparragirre HIESa duen euskal preso politikoa da, larriki gaixo dagoena eta bere osasuna okerrera doa etengabe. Eraso epileptikoak ditu noizean behin; hori gutxi balitz, ez du ia ikusmenik. Irailean 20 defentsa baino ez zituen (pertsona heldu osasuntsu batek 723-1.124 defentsa inguru ditu), eta orain, Sare herritarrak salatu zuenez, askoz defentsa gutxiago eduki ditzake. 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies