Abuztuan okupatu zuen Gazte Emantzipaziorako Sareak Gasteizko Alde Zaharreko bloke hau. Sorpresak eta bestelakoak egongo dira abenduaren 14ko inaugurazioan.

Orain dela lau hilabete Gazte Emantzipaziorako Sarea (GES) kolektiboak ‘Korre’ kaleko 127.blokea okupatu zuen. Abuztutik gaur egun arte, etxe honetako kideak lanean ibili dira etxea txukuntzen eta baldintza onetan jartzen.

Orain, egindako lanak fruituak eman ditu eta, horren ondorioz, hurrengo gonbidapena zabaldu diete Alde Zaharreko auzokideei, Okupazio Mugimenduari eta berarekin bat egiten duten norbanako eta eragileei: “Ostegun honetan, abenduaren 14an arratsaldeko 18:30etan Korreria kaleko 127 zenbakira hurbiltzera animatzen zaituztegu”, adierazi diote Hala Bediri.

Blokean bertan ekitaldi sorpresa bat egingo dute etxea aurkezteko. Gainera, merienda eta hainbat kolektiboen edo norbanakoen esposaketekin gozatzeko aukera egongo dela aurreratu dute.

Gonbidapenerako deialdia:

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies