Javier Pérez de Nanclares Apaolaza euskal militantea eta errefuxiatu politiko ohia omenduko dute abenduaren 16an Gasteizen. Omenaldia, Auzolana pilotalekuan izango da, 19:00etan.

Azaroaren 18an hil zen Pérez de Nanclares, Mexikon: 59 urte zituen eta hilabete bat beranduago Kalera Kalera!-k omenduko du.

1978an egin zuen ihes Hego Euskal Herritik eta 1979an Venezuelan kokatu zuen bere burua, baina 1982an Ipar Euskal Herrira itzuli zen. Urtebete beranduago, 1983an, Frantzian espetxeratu zuten baina 1985ean libre geratu zen.

1987an egin zuen ihes Mexikora, eta hor egon da bizitzen gaur egun arte. Guztira, beraz, 30 urte eman ditu Mexikon. Azaroaren hasieran, bihotzekoak eman zion eta Zaintza Berezietako Unitatean egon zen koma induzituan, hil egin zen arte. 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies