Nobedadeen artean, aurten, elkartasun opilak egongo dira urtarrilaren 6rako. Hala Bedik ere, beste 13 eragilerekin batera, materiala jarriko du San Vicente aldapako gunean.

Abenduaren 5ean ireki ditu ateak Gasteizko Herri dendak, Herri Mugimenduaren materialaren topaleku izango den guneak. San Vicente aldapan kokatuta egongo den dendak (‘Fundi 2’ zaharra) eragile ezberdinen materiala izango du abenduaren 5etik urtarrilaren 6ra bitartean: Kalera Kalera, Gasteizko Gaztetxea, Sare Herritarra, Etxerat, Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba, Berriztu Araba, Bilgune Feminista, Hala Bedi, Ernai, SUmendi Gazte Espazioa, Harrera elkartea, AskeRock, GES eta Askapena.

Ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostegunera 17:00etatik 22:00etara egongo da zabalik. Ostiral eta larunbatetan, aldiz, goizez eta arratsaldez egongo da irekita eta igandeetan soilik goizez. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da eta jai egunetan goizez eta arratsaldez irekiko dute, zubiak barne.

Aurreko urteetan bezala, elkartasun tonbola egongo da, norbanako eta eragile ezberdinek oparitutako materaialarekin. Gainera, otzara handi bat zozketatuko dute urtarrilaren 6an. Herri dendan egongo dira boletoak salgai.

Nobedadeei dagokionez, aurten, elkartasun opilak egongo dira salgai. Bi aukera egongo dira eskuratzeko: dendan bertan edo etxera eramango dute urtarrilaren 6an bertan. Herri Dendan erreserbatu beharko da, abenduaren 31 baino lehen. Kopuru mugatu bat egongo da.

Materiala, eragilez eragile

Hala Bediren materiala, nobedadeekin

Herri dendan, aurreko urteetan bezala, Hala Bedik ere materiala jarriko du salgai. 2018ko urteurrena aitzaki, material berria egongo da salgai eta HalaBelarri egiteko aukera egongo da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies