“Barrunbeko lurretan” film bat baino askoz gehiago izango da: proiektu artistiko osoa izango da. Bihartik aurrera, Iñigo Perez gasteiztarrak eta Lurburu artista kolektiboak hamar eguneko egonaldia egingo dute Garaionen, proiektu handi bati ekiteko: artistak sortze-prozesu betean dauden bitartean, filma grabatuko dute eta, gerora, filmaren proiekzioarekin batera, artisten lanen lagin bat ikusteko aukera izango da. Emanaldi bakoitza ezberdina izango da, beraz. Marina Suarez Ortiz de Zarate Lurburu artisten kolektiboko kidearekin hitz egin dugu proiektuaz, eta sormen lana eta horraino iristeko behar diren hausnarketak isaltuko dituztela adierazi digu.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies