Gaur eztabaidatu dute Eusko Legebiltzarrean Bilboko portutik Saudi Arabiara garraiatzen diren armen auzia. Hori dela-eta, “SOS Yemen” lelopean, elkarretaratzea egin dute Ongi etorri errefuxiatuak Araba plataformak eta Iruñea harrera-hiria kolektiboak, Saudi Arabiara eramaten diren arma horiek Yemengo gerran erabiltzen direla eta, beraz, hildakoak eragiten dituztela salatu dute han bildutakoek. Mikel Otero EH Bilduko parlamentariak hilabeteak daramatza gai hori lantzen, eta berarekin hitz egin dugu EAEko erakundeek garraio horretan duten arduraz eta euskal enpresetan ekoizten diren armei buruz. Bilboko portuan egiten ari diren harresiaz ere mintzatu da Otero, paradoxikoa baita gerra horiek eragiten dituzten iheslariei oztopoak jartzea eta gerra horietarako armak garraiatzea, aldi berean.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies