Neguko merkatuari aurrea hartu dio Baskoniak. Joxean Querejetak, Baskoniako lehendakariak, urtbetez utziko dio Aker -taldeko izarra- Espainiako Legioari.

Arrazoiak eta azalpenak ez dira falta. Querejetak azaldu duenez, bi aukera zuden, Salburuako parkean sartu basahuntzekin edo Legioari utzi urtebetez. Bigarrena hautatu dute. Kiss camak… Akerrekiko maitasuna gutxiarazi dute.

Lehenengo erreakzioak ere iritsi dira. Ramon Rivas, Bannister, Bennet eta Kenny Green aurka azaldu dira, baina Querejetak dio 1.000.000€-ko diru laguntza hartuko duela Gasteizko Udaletik.

Joselu Anaiak taldea ere pozik dago: “El novio de la muerte” abestiaren bertsioa joko du urtebetez eta Legioak abestuko du azken aldiz Olarizu egunean bertako gurutzean.

Modu honetan, etorkizuneko Estatu Konfederaturako sinboloak eta ohiturak elkarbanatzen lehenak izango dira Araba eta Melilla. Araba Tomorrowra iritsitako zurrumurruek diote udan egin zituzten lehenengo kontaktuak, “Melillara Karabana”-n.

*Hau umorea da. Umore serioa. Pikati hutsa bazara, hau ez da zure lekua

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies