Defentsaren lekukoek bi gazteen bertsioak defenditu dituzte. Azaroaren 28an izango da epaiketaren bigarren saioa; orduan emango du fiskaltzak jakitera behin betiko eskaera.

 

 

 

Azaroaren 13an, berriz ere, epaiketa politiko berri baten aurrean aurkitu da Gasteiz. 2016ko ekainean jazotako gertakari batzuen harira, bi gazte gasteiztarrek muntai polizial bati egin behar izan diote aurre, eta agerian geratu da hau Gasteizko epaitegietan.  

2016ko ekainean, Txagorritxu auzoko jaien testuinguruan, jaigunearen inguruan erreta agertu ziren edukiontzi batzuk haiek erre izana leporatu nahi izan diete, eta gaur goizean bertan izan da epaiketa. Xabi Valdor eta Ander Martinez de Agirre gazteek momentu oro ukatu dute kontenedore haiek erre izana, eta hainbat froga eta lekuko aurkeztu dituzte epaiketan zehar.

Valdor eta Martinez de Agirre festa giroan egon ondoren, motorra hartu eta Jimmy Jazz aretora zihoazela, Ertzaintza patrulla batek gelditu eta modu bortitzean lurrera bota zituzten. Valdorrek korrika atera zela argitu du, bere esanetan uruduritasunak eraginda, parrandatik bueltan baietzetozen.

Haien aurka erabilitako frogen artean, pegatina bat eta metxero bat izan dira aurkeztutako elementuak. Erretako edukiontzietako batean Valdorrek gainean zeraman pegatina bera agertu zela argudiatu dute ertzainek, ohikoa den bezala Txagorritxuko jaigunean hainbat pegatina zeudela kontuan hartu gabe. Martinez de Agirreren aurka, ordea, gainean zeraman metxero baten froga aurkeztu dute. Erretzailea dela argitu du eta metxeroaz gain, kanabis apur bat ere aurkitu ziotela adierazi du. Isun hori dagoeneko ordaindu du, baina frogen artean metxeroa soilik aurkeztu dute ertzainek, erretzailea izatearen argudioa deuseztatu nahian. Lekukoek bertsio hauek defenditu dituzte.

Are gehiago, Txagoko Jaietako Batzordeko kide batek Valdorrek turnoa egin zuela esan du. 

Akusazioaren etengabeko kontraesanak

Ertzainen kontraesanak izan dira protagonistak saioan. Hauetako batzuk Valdorrek eta Martinez de Aguirrek erresistentzia jarri zutela adierazi dute, beste batzuek, ez, ez zituztela lurrera bota behar izan atxilotzeko.

Koherentzia eza nagusi izan da momentu oro. Ertzainetako batek, atxiloketa unean, ez zuen kimiko usainik inondik inora ere aipatu; orain bai, ordea. Salfuman bola batzuk ere izan dituzte etengabe hizpide. Bola horiengatik galdetu dute epaileak eta abokatuak. Ertzainek ez dakite non dauden.

Akusazioko beste batek, adibidez, aurrekoaren hipotesi nagusia hankaz gora jarri du. 4. ertzainak motorra azkar eta argirik gabe zihoala esan du: “Soinuaren bitartez entzun genuen dena”. 5. ertzainak, aldiz: “Ziztu bizian zetorren motorra”.

Epaileak, esaldi berdina errepikatu die behin eta berriz ertzainei: “Aurrekoek ez dute hori esan”.

Akusazioko lekuko batek, ez du deklaratu, “arrazoi pertsonalengatik”. Epaileak azaroaren 28an  jarri dugu bigarren eta azkenengo saioa. Orduan emango du fiskaltzak jakitera behin betiko eskaera.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Partekatu!!!

Irakurritakoaren eragina handitu nahi baduzu zabaldu zure sare sozialetan.