Irratsaio honetan gorputzon autogestioaz arituko gara. Horretarako azaroaren 3 eta 4an Donostiko Guardetxean burutuko diren Gorputzon Autogestiorako Jardunaldien egitarauan oinarritu gara.

Beraz hiru atalatan banatu dugu irratsaioa: autokoñocimiento, sexu osasuna eta desirak. Lehenengo zati horretan, autokoñocimiento eta esplorazio kolektiboaren inguruko azalpena eta kokapena egingo digu irratsaioko partaidea den Leirek. Bigarrenean, jardunaldietako sexu osasunaren inguruko tailerra dinamizatuko duen Eider elkarrizketatu dugu. Eta irratsaioaren azken partean, desiren atalean murgiltzeko eta hausnartzeko, hurrengo poemak ekarri ditugu gurera: BERANDU BAINA GOIZEGI, Mari Luz Esteban (2013); ASKO IBILI OHI DIRA, Ione Gorostarzu (2012) eta Miren Agur Meaberen «Azalaren Kodea» liburutik hartutako poemak.

Eta irratsaioa girotzeko hurrengo kantak entzungai izango ditugu: “Ezagutzen zaitut” (Bidarrai 2013), Brenda Fassieren “Vulindlela” eta Mor Moreren “Paradisua”.

 

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Partekatu!!!

Irakurritakoaren eragina handitu nahi baduzu zabaldu zure sare sozialetan.