Oraintsu artikulu interesgarri bat irakurri dut EHUk ateratzen duen Campusa aldizkarian (2017ko urriaren 13koa), ikuspuntu adierazgarria daukana: Kultura guztion zergekin ordaintzen dela eta, horrexegatik, kontuan izan behar dela norentzat egin behar den eta norengana iristen den kultura hori.

Artikulua EHUko bi ikerlari eta irakasleei egindako elkarrizketa da, argitaratu duten lan baten harira egindakoa. Ikerlariak Victoria Ateca eta Beatriz Plaza dira, Ekonomia eta Empresa Fakultatekoak.

Elkarrizketaren izenburuan oso ondo laburtzen da niri interesgarria egin zitzaidan ideia (gehiago jorratzen dituzte, digitalizazioaren eragina, adibidez): kultura eta antolatzen diren kultur ekintzak denok ordaintzen ditugunez (gure zergen bidez), denontzat antolatuta eta denonagana iristeko modukoak izan behar dira, zeren bestela, elite txiki batengana iristen den jarduera multzoa izango da, nahiz denok ordaindu, eta hori ez da justua ez eta ekonomikoa.

Jarduera kulturaletara hurbiltzen den pertsona kopurua antzekoa da Europa osoan eta kanpoan geratzen da talde handi bat: ez bakarrik eskualde edo sarrera maila baztertuetako jendea, baizik eta hezkuntza maila desberdintasunak ere nabari direla esaten digute.

Kultur jarduerak, batez ere, hiritarrak direla gaur egun ere esaten dute, eta haietan parte hartzeko interesa ere bai. Eskaintzak, prezioak eta denbora mugak ere eragiten omen du eta hori konpontzeko modu bakarra hezkuntza da.

Beraz, inklusiboa izan behar du kulturak eta gizartearen eremu guztietara iritsi behar da, zeren bestela, elkarrizketatuek dioten moduan “aberatsenen kontsumo kulturala denon zergekin finantzatzen da”.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies