HERRI ETA INGURUMENA ZAINTZEA

Baserritarrok  herrien eta ingurumenaren ardura daukagu, erreka eta ur iturri ororen mantentzea, lurra zaintzeaz arduratuz, ur eta lur osasuntsu bat guretzat ezinbestekoa  delako gure eguneroko jardueran.

Azken urteetan gure inguruan babestutako lur eta ur eremuak zabaldu dira, parke naturalak, natura 2000 sarea eta abar horren adierazleak dira.

Guzti honek, gure jardueran eragin nabaria izan du, betidanik mendietan izan diren ahuntzak, adibidez, orain ezin dute mendietan aske egon, edo beharrezkoak diren sastraken garbiketarako zailtasunak daude, honek suteen arriskua areagotuz.

Basapiztien ugaritzea ere, arazoa bihurtu da. Oreinak, orkatzak eta basurdeak dira honen adierazle nagusiak. Solo, artosai eta baratzetan kalte handiak eragiten dituzte, bai uzta janez edo hori baino gehiago alperrik galduz zapalduta edo lur sailak muzturrarekin altxatuz. Arazo hauek errepidetan ere sortzen dira trafiko istripuak eraginez, basurdeen kasuan hirietaraino heldu direlarik.

Baita ere, gaixotasunen trasmisoreak dira, tuberkulosiaren kasuak eman dira basurdeetan.

Badago baita ere beste eragin bat, gero eta gende gehiago etortzen dela ingurune hauetara, honek eragiten dituen arazo guztiekin, errespetu faltagatik nahiz gendearen ezezagutzaren ondorioz.

Buelta bat ematera datorren jendea, nahiz gero eta ugariagoak diren perretxiko zaleak kotxeak edonon aparkatzeko oitura daukate, gure lanean zailtasunak eraginez. Mendietan hezidurak zabalik utzi edo kaltetzen dituzte, kotxeekin gehiegizko abiadurarekin joaten dira, aske daramatzaten txakurrak animaliengana urbildu eta hauek izutzen dituztenean, mendietan hamaiketakoaren ondarrak bertan uzten dituzte…

Azkenean, edonor hiri batera doanean badaki kotxea aparkatzeko leku egokiak daudela eta askotan ordaindu behar dela, ezin dela kotxearekin edonola ibili, abiadura egokiarekin eta norabidea egokiarekin beti; badaki baita ere zikinkeria zaborrontzietara bota behar dela, txakurrak beti lotuta joan behar dutela eta kakak lurretik jaso behar direla. Badakigu baita ere ezin garela edonoren etxean sartu baimena eskatu gabe. Badaigu errespetuz jokatu behar dugula lanean daudenekin.

Guzti hau badakigu eta arduraz jokatzen dugu hirian bertako arau eta oiturak errespetatuz, eta orain ohartu behar gara herrixka eta mendietara goazenean herri eta mendietako arau eta oiturak ikasi eta errespetatu behar ditugula.

Guzti honi irtenbide bat aurkitu beharra dago gizakia eta naturaren arteko oreka mantendu dadin. Baina ez hori bakarrik, baita ere hirietako eta herrietako gendearen arteko elkarbizitza hobetu dadin.

Entzun

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies