Urritik abendura luzatuko dituzte obrak, urtemugarako prest izateko. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 18:00ak arte daude burubelarri.

Gasteizko Gaztetxeko obrei ekin diete asanbladako kideek: muinoko etxeak 30 urte beteko dituenean hasi dituzte obrak. Izan ere, ikasturte honetan bertan ospatuko dute urtemuga.

Urrian, azaroan eta abenduan eramango dituzte aurrera obrak. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 18:00ak arte egongo dira burubelarri, obretan parte hartzen duten guztiekin batera bazkalduz. 

Obretan parte hartzeko asmoa dutenei, asanbladatik pasatzeko deia luzatu diete: astelehenetan 19:00etan egiten dute asanblada, Gaztetxean bertan. 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies