Hala Bediri jakinarazi diotenez Gasteiz mailako ekimen bat izango da. Datozen orduetan sare sozialetara adi egoteko deia egin dute.

Ekimen berri bat jarri dute martxan: “Agur 78”. Sare sozialetan sortutako kontu batek iragarri duenez, “azken asteetan frankismoaren jarraipena den 78ko erregimena inoiz bizi izan duen krisirik sakonenean murgilduta dagoela argi geratu da”.

Kataluniako testuingurua aipatu dute erreflexio hau elkarbanatzeko: “Abiatutako autodeterminazio prozesuak Espainiar Estatua bera kolokan jarri du”.

Hala Bediri jakinarazi diotenez, Gasteiz mailako ekimen bat izango da “Agur 78”. Planteatzen duten erregimenaren haustura hori, azaldu dutenez, “ez da inoiz bide legaletatik emango”. Horregatik, “herritarren antolakuntzan eta desobedientzian” oinarritu nahi dute bidea.

Lo zakuak prestatzeko eta datozen orduetan sare sozialei adi egoteko deia egin dute. Horretarako, twitter kontua jarri dute martxan: @agur78

Egunik, lekurik eta ordurik gabeko egitaraua

Urriaren 11ko gauean, “Agur78” ekimenaren pista gehiago eman zituzten sare sozialetan. Egunik, ordurik eta lekurik gabeko egitaraua aurkeztu dute: bazkaria, kontzrtuak, proiekzioa, ekimena… eta beste hainbat gauza iragarri dituzte. 

 

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies