Larunbatean ospatuko duten Independentzia Egunak egun osoko egitaraua izango du: kontzertuak, bazkaria, manifestazioa… egongo dira Urduñan. Hilean Bariku Bat taldeak egin du egunaren abestia.

Datorren larunbatean, urriaren 14an, Aiaraldean ospatuko dute Independentzia Egunak egitaraua dauka. Gainera, hori gutxi balitz, egunak ere abestia dauka, Hilean bariku Bat taldeak egin duena.

Ernai Aiaraldeak antolatu duen egun hau berotzeko, ekimen ezberdinak egin ditu gazte antolakundeak azken asteetan eskualdean. Egunaren aurkezpenean azaldu zutenez, “herri proiektu propioa” eraiki nahi dute gazteek eta egun hau mugarrietako bat izan daiteke. Azken egunetan, kataluniako une historikoarekin kontestualizatu dituzte aldarrikapen hauek.

Egitarauari dagokionez, 11:00etan hasiko dute eguna azoka batekin. Hitzaldiaren, herri bazkariaren eta batukadaren ostean, eguneko puntu gorenetako bat ekitaldia izango da, manifestazioa amaitu berri egingo dutena. Gauean, musika eta jaia Gozategi, Izatefaltsua eta Dantzetan Destroy DJ-rekin.

Egitaraua osorik

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies