Matrikulazioaren sisteman ikasle asko baztertzen dituztela salatu dute protestarekin. Matrikulazioaren inguruko komisiora ez dute Steilas sindikatua gonbidatu.

“Eskola bat, denona eta denontzat. Segregaziorik ez” lemapean elkarretaratzea egin du irakasle talde batek, Hezkuntza ordezkaritzaren parean, Gasteizen.

Ostean, Hezkuntza Delegaritzan sartu dira irakasleak. Izan ere, une horretan, matrikulazioaren komiso bat burutzen ari zen barruan. Jose Masak, Hala Bediko Suelta La Ollan salatu duenez, Steilas sindikatua ez da gonbidatua izan. Segurtasuneko langile bat hurbildu da irakasleengana eta Delegaritzatik alde egiteko eskatu die. Minutu batzuen ostean, bertatik joan dira. “Baina entzun gaituzte” esan du Masak.

Matrikulazioaren sisteman ikasle asko baztertzen dituztela salatu nahi izan dute elkarretaratzearekin eta protestarekin. “Sistema segregatzailea bultzatzen ari da Eusko Jaurlaritza”, salatu du Steilaseko kideak Hala Bediko mikrofonoetan. 

Aurreko ikasturtean, antzeko protestak egin zituzten, tartean Eusko Jaurlaritzaren aurrean egin zutena.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies