Alde Zaharreko guraso talde batek, “Haurren Auzoa” proiektua aurkeztu du Gasteizko Udalak iaztik antolatzen duen Vitoria-Gasteiz hobetuz programaren barruan. Proiektuak Alde  Zaharreko gune batzuk egokitzea du helburu, beraien ustez auzoko bizilagunentzat ez  dagoelako topaketa eta bizikidetzarako gunerik. Tonucciren filosofian oinarrituta, haurren  autonomia sustatu nahi dute zenbait tailerren bidez, eta bertan, zer parke nahi duten erabaki  behar dute, gero, beren inplikazio zuzenarekin, gauzatu ahal izateko, hasieratik amaieraraino.  Adibide modura, Etxauri plaza, Etxanobe parkea edo Martin Tippia plaza dira aldatu nahi  direnak.

Urriaren 9tik 22ra bozkatu ahalko dira proiektuak. Informazio gehiagorako eta bozkatzeko www.vitoria-gasteiz.org/vghobetuz

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies